Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2025

Emakumeak zarauzko landa eremuan eta emakume zientzilarien nazioarteko eguna

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, otsailak 23, berriki aurkeztu zen ikerketa bat izan dugu hizpide irratsaioaren lehen zatian. Zarauzko landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko beka lortu zuen Lakari kooperatibak eta lanari ekin zioten. Miren Prieto lakaritarrak  eta Mirene Begiristain EHUko ikerlari eta Biolurreko kideak eman dizkigute ikerketa honen xehetasunak.

Ondoren Arrosa sareak ekoizten duen Zebrabidea magazineko korte bat eskeini dugu, otsailaren 11a nazioarteko emakume zientzialarien eguna izaki Uxue Lazkano ikerlaria elkarrizketatu zuten eta.

Entzun ezazue!

Patiyoko Atzuak 3.10 – Markel Velez Moreno, DARRK

Kaixo entzule maiteok,

Atzo 30 urte bete zitun atzotako batek asike ya bi atzuak treintañerak gea. Besteik gabe, earra resakakin esnau gea gaur, atzoko parranda ta geo ez genun gutxio espero.

Bueno, gaurkuan gurekin izan deu Markel Velez Moreno zauztarra, diseinatzailia, modako ikonua, mamarratxua eta DARRK markaren sortzailia! Plazerra izan da zurekin modaz, zure proiektuaz, Zarauzko moderneuaz eta askotariko gaiez hitzeitia.

Horretaz aparte, Libek sortzaileen txokuan poema ear bat sortu digu, entzun ezazue programa poemaz goxatzeko.

Animo igande resakosua dezuen guztioi! 1, 2, 3 TUMAMARRATXA!