Podcast: Play in new window | Download
Bi kuadrilakide umore gozoa, sukaldean prestatzeko prest!! EZ GALDU!!!!

Podcast: Play in new window | Download
Bi kuadrilakide umore gozoa, sukaldean prestatzeko prest!! EZ GALDU!!!!

Podcast: Play in new window | Download

Kaixo, entzule maiteok:
Zemouz zabiltzate? Gu ya suziriak bezela lurretik zerura bidian jajaj Enterau etzeatenontzat TELEBISTAN ateako gea. A ze lotsa!
Gure azkeneko saio honetan, atzotako batek errezitaldia intzun bere bizipenen ingurukoa eta, bueno, Atso askok eta jendarte hontako pertsona askok bezela: ez dakau ondo lo itearen pribilegioa jajja
Gure azkeneko elkarrizketatua, aldiz, Ibis Ines Ugarte oƱatiarra izan zan. Hizpide izan genun gaia arrazismoa izantzan eta Ibisek ezin hobeki azaldu zigun berak pertsona arrazializatu den neurrian jasotzen dun zapalkuntza. Hitzik gabe utzi gintun elkarrizketako zati askotan, izane, gu atsuok emakume zuri pribilegiatuak gera eta, beraz, badegu zer pentsatu horren inguruan. Zer esanik ez, zuri izateak jendarte arrazista honetan ematen digun kokapen pribilegiatuataz. Arrazismoa egiturazko zapalkuntza da eta hori aldatzeko hitzetik ekintzeta pasatzeko garrantzia azpimarratu zun gure gonbidatuak. Eskerrik asko benetan Ibis guregana etortzeagatik, super aberasgarria izantzan zu entzutia.
Besteik ez entzule maiteok, gogoratu gure hurrengo saiuan atzotako batek 30 urte beteko ditula.
Besarkada bana danoi! 1,2,3 TUMAMARRATXA!
Podcast: Play in new window | Download
Iepakaixou ia denoi!
Otsailaren 9ko irratsaioa Arkamurka natur taldeko Aitorren kolaborazioarekin osatu dugu. Zarauzko hezegunea garbitzen aritu ziren atzoko egunez, dagoeneko 6. aldiz antolatu duten garbiketa egunean. Hezeguneaz, espezie inbaditzaileez, itsasoaren mailaren igoeraz eta abarrez aritu gara berarekin.
Amaieran, sortu berri den irrati baten inguruan Arrosa sareko Zebrabidea magazinean eginiko elkarrizketa entzuteko aukera izan dugu. Nuen Maite irratia jaio da Bilboko Deustu auzoko gazte lokalean eta haren berri izan dugu.
Entzun ezazue!

Podcast: Play in new window | Download
Ostegunean eta 21:00etatik aurrera, Kremallera Eskoriatzako taldeak Zarauzko Hiruputzu Gaztetxean eskeini zuen kontzertua entzungai edukiko duzue.

Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako irratsaio zaratatsuan Juanma Flash eduki dugu, Estatu Batuetatik eta Kanada aldetik egin zuten biraren nondik norakoaz hotzegitera. Aurreko saioan erdizka utzi genuenez, beste ordu eta erdiz jardun dugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.