Doinuak eta doinutegiya izan ditugu aste hontakuan gela arroxian Juanito Dorronsorokin. Luze eta zabal aztertu deu bertsolaritzan historiako doinutegiya. Hortaz gain astero bezela, aktualitatia eta agenda aztertu ditugu.
Bueltan gara gure pekatuak Aste Santuan purgatu ondoren. Eta irratsaio potente batekin itzultzen gara gainera! Hasteko, Zamai-zuloko sorgiñaren kolaborazioa izango dugu. Ondoren Lekaroz aldera joango gara, bertan borroka betean dabiltza Aroztegia proiektua geratzeko. Bertako kide batekin elkarrizketa izango dugu, gauzak nola dauden jakiteko. Putzuzulo Gaztetxeko egoeraren berri ere emango dugu, eraisketa hurbiltzen ari den honetan Zarauzko Udalarekin negoziatzen ari den lokala eta honen lagapenaren inguruan hitzegiteko. Eta hau gutxi balitz, maitasun/gorrotozko FMrideak ere ez dira faltako!
Hau guztia, apirilak 18, igandea, 21:00etatik aurrera FMko 99.3 eta arraio.eus webgunean. Entzun ezazu, etzara damutuko eta!