Disgalerna, B Jauna eta Lagun Izoztuaren txanda iritsi da aste honetako ZarataZarautz irratsaiora. Azken asteetan gonbidatu dezente izan ostean, gustoko musika eta nobedade batzuk eduki ditugu.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Arabako kuadrila artekua, Abra saria, Bertso udalekuak eta abar apaitzeaz gain, ihauteriyakin loturiko hainbat sorta entzungai aste hontakuan. Plazer baldin baezue hementxe aukera!
Gaurko irratsaioa, otsailaren 19koa, edukiz bete-betea etorri da. Hasteko, gure kolaboratzailea den Pier Liburuzainaren momentua izan da. Berarekin euskarazko liburu bat eta gaztelerazko beste bat landu dugu. Jarraian Nerea Loiola zarauztar herritarrarekin solasaldia izan dugu, bere azken argitalpenak izan ditugu mintzagai, baita idazle bizitza eta abar luze bat ere. Amaitzeko, Aitziber Zapirain, Arrosa sareko koordinatzailerakin Arrosa sarearen X. topaketak aitzakitzat hartuz, topaketaz, Arrosa sareaz eta irratigintzat aritu gara, besteak beste.
Atzo izan zan gure seigarren sayua eta Ginger taldeko Andrea Lopetegi eta Jone Azkoaga izan genituen gonbidatu! Bueno eta haien pisukide eta musikari Lorea ere! Eskerrik asko etortzeagatik!
Gai gehiegitaz hitzein nahi genun atzo: Goya sariak, Erraustegiyan isurketak, 100 urte Tutankamon aurkitu zutela, Abortuan Legean azken aldaketak, … Enfin, eta ezin guztiataz hitzein ordubeteko sayuan. Beraz, aste honetan sortzailian txokua sekziyua tokatze zanez, kultura izan genun hizpide: Akelarre ona, akelarre txarra, Mursego eta Ginger. Eta zer dute gai horiek guztiak komunean? Entzun sayua hori deskubritzeko!