Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Salda Badago

Amodiozko kantuekin Salda

Aupa entzule!

Gaurko gure Salda Badago irratsaioan amodiozko kantuak izan ditugu entzungai eta mintzagai. Artista ezberdinen amodioari buruzko ikuspegia eta abestietan trasmititzeko modua ikusi dugu. Tartean Anari, Saioa, Ruper Ordorika, Itoiz edota Johann Sebastian Bach.

Hementxe duzue abesti-zerrenda.

Gozatu!!!

Kazuki Tomokawa eta Buffalo Salda Badagon

Bakarlari japoniarra eta talde zarauztarra entzuteko parada izan dugu, eta ondoren “Biodiskografiak” liburua eta REM eta The Smiths taldeak ere izan ditugu mintzagai.

Hemen duzue abesti-zerrenda. Gozatu!!

Euskal Salda bikaina

A ze saldatzarra gaurkoa, entzule!!

Atzoko eta gaurko euskal talde onentsuenak entzuteko aukera izan dugu, gure musika berezi eta altxor ezezagun parametroen barruan beti ere.

Esatariak gozatu duenaren erdia gozatzea lortzen baduzue zorionekoak izango zarete.

To abesti-zerrenda. Besarkadak!!

Saldarik ez gaurkoan

Arraio Irratiko entzule maiteok, gaurkoan ez dugu Salda Badago irratsaiorik izango, gure esatariaren konpromezuak direla eta.

Astearteko eta larunbateko errepikapenean iazko saio bat botako dugu, Radiohead-en monografikoa hain zuzen.

Ondo bizi!!