Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Ekaineko lehen zarata dosia

Denboraldia amaitzen ari da baina oraindik zarata dosi apur bat geratzen zaigu. Aste honeran Conflict taldeko abeslaria ekarri dugu gogora, duela gutxi joan zaigu eta. Orioko Gaztetxean iada tradizioa den Kaos y Lentejas jaialdiari ere errepaso txiki bat egin diogu.

eta guzti honez gain, nobedade eta klasiko batzuk ere jarri ditugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Idoia Lizeagarekin lore kultura ikasten

Iepakaixou ia denoi!

Ekaina estrenatzearekin batera irratsaio berri bat egin dugu. Eta beste behin inon topatuko ez duzun edukiarekin. Merkatua Bizirik elkarteak antolatu zuen hitzaldi bat eskeini dugu, Idoia Lizeagak lore kulturari buruz eman zuena hain zuzen ere.

Entzun eta goza ezazue!

Gure 19 urteak

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 25, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioaren ibilbidea errepasatzen aritu gara. Arraio irratiak 19 urte bete ditu eta baita gure irratsaioak ere. Urte guzti hauetan eginiko kuñak, erabilitako sintonien abestiak eta abarrak errepasatu ditugu.

Datu bat ere eman dugu: 2024. urterarte 523 irratsaio ditugu grabatuak!!! Guztiak gure fonotekan dituzue eskura.

Zorionak irratsaiotik pasa zareten esatari, kolaboratzaile, gonbidatu eta elkarrizketatu ia denei!