Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

KAIOLATIK BUELTAN!!!

KAIOLATIK BERRIRO ERE ERASOAN

Udako lehortea eta gero hemen datoz berriz ere elektropeña eta dj latigo Arraioko uhinak musika elektronikoz bustitzera. Aro berri bati ekiteko prest, gogotsu eta inoiz baino indartsuago dator kaiolatik! Besteak beste, jazz elektronikoa, house-a eta minimal doinuak entzuko aukera egongo da ostiral honetan, beraz badakizue zer egin:

SINTONIZATU ARRAIO DEDIO!!! UP THE KAIOLS!!!

ostiralero 20tatik aurrera!

kaiolatik-logo1.jpg

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik izango

Chaka Brasildarren kontzertua dela eta, Urriaren 7ko ZarataZarautz irratsaioa ez dugu burutuko kontzertuaren antolakuntzan buru belarri gaudelako. Aurreko astean argitaratu genuen bezala, gaurkoan Hell Division eta Chaka Brasildarrek joko dute Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Baina grabaturiko irratsaioren bat entzun ahalko da 99.3ko uhinetan, norbaitek kontzertura azaldu ahal ezin badu. Hala ere, gaur gauean Gaztetxera hurbiltzeko gomendioa egiten diegu gure entzuleei.

DisCrust festa Putzuzulo Gaztetxean

Urriaren 7an, asteartean, Hardcore kontzertu ikusgarria ikusteko aukera egongo da Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik.

chaka-kartela.jpg

Bertan, Donostialdeko HELL DIVISION taldea hariko da lehen. Ez da Zarautzen jotzen duten lehen aldia izango baina aurrekoetan bezalako kontzertu itzela ematea espero dugu.

Bigarren, Europar biran dagoean CHAKA Brasildarrak beraien D-Beata astinduko dute Putzuzuloko oholtzan. Brasildarrek, Urrian hasi zuten bira eta Euskal Herrian bi kontzertu emango dituzte, lehena Zarautzen eta bigarrena Bilbon.

Kontzertua, 23:00etarako amaitua egon beharko du astebarruko kontzertua baita, horregatik ikusi nahi duenak puntual etortzea gomendatzen da.

90eko hamarkadako Euskal musika taldeak Fuck Txarangan

Urriaren 1eko Fuck Txaranga irratsaioan, 90eko hamarkadako Euskal Herriko musika taldeez hitzegingo dugu arratsaldeko 19:00etatik, 20:00tara.

Gure herriko festa eta taberna askotan, beti entzun izan ditugu 80ko hamarkadako edota Rock Radikal Vascoko musika taldeak. Baina askotan ahaztu egiten gara guzti horren ondoren hainbat musika estilo ezberdin eta tendentzia berriak sortu zirela gurean. Horregatik gaurko irratsaioan omenaldi txiki bat egingo diegu garai horretako taldeei.

beti-mugan.jpg

Gaurko saioan, Ama Say, 2 Kate, Balerdi Balerdi, Beti Mugan, Ezin Izan edota King Mafrundi bezalako taldeak entzun ahalko dira.

Beti bezala, zure Fmko 99.3an egongo gara 19:00etatik, 20:00etara.