Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Urteko azkenengo kaiolatik entzungai!!!

 

Kaixo etsaiok!!! Pasa den ostiralen egindako kaiolatik berezia iada entzungai duzue!!! Bertan 2009ak eman dizkigun perlarik handienak entzun genituen!!! Entzutekpo aukerarik ez bazenuten izan, gogoratu ostiral honetan Arranon izango garela saio berezi batekin. Eutxourrei beti!!! Epaiketaik ez!!! Bihar todo diox plaza musika!!!

http://www.arraio.eus/deskargak/2009/kaiolatik/

Entzun ahuntzen urteko azken eztula

Beno ba, iada ahuntzoi jun zaigu urtea. Igandea 27an Malintxek eta Edonatok ezin izango dute arraioko egoitza nagusian izan eta ondorioz lehengo igandean agurtu ginen 2010 arte
Azkenengo saioa izateko gonbidatu berezibat izan genun: Iñaki Uria. Eta ordu t’erdi izan ginen elkarrizketan.

Noski,Iñakirekin hasi baino lehen gure betiko atalak izan genituen. Jardineroren efemerideak eta pasatako astearen laburpen txiki bat. Egia esan, hasieran presaka ta korrika jardun ginen iñaki zetorrela eta. baiña gerora Iñakirekin lasaitu ginen.

Ah!! auto gonbidatu zen lagun bat ere izan genuen gurekin aspaldiko partez: B Jauna. Tekniko moduan ipini zitzaigun eta lagun izoztuak baino gutxiago hitzegin zuen. Benetan zaila, baina hala izan zen. Karkarkar bahoixe,elkarrizketa oso nteresgarria jun tzan eta nahi izan ezkero aukera baduzue entzuteko hurrengo urterarte! Alegiya, urtarrilak 3 arte!!!

Adiorik ez, Hurrengo urterarte baizik!!! Audiencia nacional, Parodia nazional!!

DJ festak Arranopola eta Arraio irratiaren eskutik

Gabon hauetan, ekintza ezberdin ugari egongo dira Arranopola Kultur Elkartearen eskutik eta horietako batzutan Arraio Irratiaren laguntza izango dute. Arraio irratiko Kaiolatik eta ZarataZarautzen laguntzaz, bi DJ sesio izango ditugu Arrano tabernan.

arraiokopintxada.jpg

Lehena, abenduaren 25ean izango da, ostiralean eta bertan ZarataZarauzko Lagun Izoztua eta B Jauna egongo dira hardcore doinu azkarrak ipintzen, beti ere emakume ahotsez lagundua.

Bigarrena berriz, Urtarrilaren 1ean izango da, hau ere ostiralean eta Kaiolatik saioaren laguntzaz. Musika elektroniko bikainaz gozatzeko aukera izango duzue ElektroPeña eta Lizarriturri Doktorearen bidez.

Bertan egongo garelakoan, eutsourrei beti!!!

Gabonetan ere ZarataZarautz izango da

Nahiz eta hasieran genituen asmoak pixkat aldatu diren, gaur ere ZarataZarautz irratsaioa entzuteko parada izango duzue. Berriz ere, Lagun Izoztua eta B jauna izango dira Arraio irratiko gela arroxean musika zaratatsua jartzen. Gaurkoan, Mundo Matadero, Zeke, Corrosion of Conformity edota Sospechosos bezalako taldeak entzuteko aukera izango duzue gure betiko humore puntuarekin.

muttur.jpg

Honez gain, ostiral honetan, Abenduaren 25ean, Zarauzko Arrano Tabernan egongo gara gustoko dugun musika zaratatsua jartzen, emakume ahotsez lagundua noski. Aldez aurretik, mila esker Arranopolako txusmari.

“Neguko Zirkua” Atalkan

Halaxe da lagunok, izan ere, gabonak badatoz……..ikuskizuna hastera doa! Eta honen inguruan arituko gara bosgarren saio honetan.

habia_una_vez_un_circoirudia.jpg

Gogoratu, zuek ere, gaiaren inguruko ezer komentatu nahi izanez gero zuzenean parte hartzeko aukera izango duzuela.
Eta betiko lez, hainbat erremedio, gogoeta errezeta eta bestelakotarako parada Atalkan.
Ez galdu gero!.