Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Kaiolako labea sutan dago!!!

Kaixo lagunok, hementxe gera beste kaiolatk bikain baten atarian!!! Labetik atera berri ditugun hainbat nobedade izango ditugu gaurkoan!!! Esate baterako, Robert Babicz-en Astor izeneko single berria, Coma izeneko proiektuaren doinu berriak, eta Berlin-dik iritsitako hainbat nobedade ere bai. Horretaz gain, saioaren azkenengo zatian azkenengo hamarkada honetako hainbat abesti esanguratsu gogoratuko ditugu. Beraz badakizue, ez galdu gaurko saioa, bidaiatu gurekin!!!

Entzun Mattingunekin egin genuen irratsaioa

Atzo lagun baten bisita izan genuen Arraio Irratiko ZarataZarautz saioan. Bartzelonatik egun batzuk pasatzera etorri den Mattingun izan genuen. Ordu eta erdiko tartean, Bartzelona inguruan mugitzen ari diren taldeez mintzatu ginen. Ohiko lehiaketa ere izan genuen eta baita deiak ere.

Irratsaioa, beti bezala, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN

Amona Manuela gogoratuz!!

Ba hoixe. Igandean ere ez genuen hutsik egin. 4 esatari izan ginen, B Jauna berriz ere azaldu baitzen bere umore ikutuarekin. Jardineroren efemerideen ondoren presoen borrokaldiataz aritu ginen.

Hernanin larunbatean eman zen zen prentsaurrekoaren berri eman eta Lorentxa Guimon presoari buruz ere hitzegin genuen, 20 egun baino gehiago baitaramatza gose greban espetxean tratu duhin bat jasOtzearen alde.

manuela.jpg

Eta azkenengo ordu t’erdia Manuela ekarri genuen gogora. 4 esatariei asko eman dien amona dugu Manuela eta saio hontan argi geratzen da hori. Suspikaziaren sorrera, akanpadak, gazte ekimena… 10 urteren ostean Manuela gogoan!!

Eta hurrengo astean, kuña berriarekin gatoz. al loro!!!!

Mattingun izango dugu berriz ere ZarataZarautzen

Mattingun laguna berriz ere Zarautzen dela aprobetxatuz, berekin egingo dugu Arraio irratian burutzen dugun ZarataZarautz irratsaioa.

mat.jpg

Bere Bartzelonako kontuez hitzegingo dugu eta kaleratu berri duen Nazka fotozineaz ere jardungo gara, musika eta zarata ahaztu gabe noski.

Ta Zarauztik kanpo bazaudete, seguruenik internetez entzuteko aukera izango duzue behingoagati. Gogoratu, galdu ezinezko zita duzuela bihar, Urtarrilaren 26an, gaueko 21:30etatik aurrera