Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Bixita berezia edukiko dugu Arraio Irratian

Ostiral honetan, Abenduaren 17an, bixita berezi bat edukiko dugu Zarauzko Irrati librean. Goizeko 10:30etatik aurrera, Zarauzko Orokieta Herri Eskolako haurrak izango ditugu gure estudioan, irratiaren funtzionamendua ikusi eta irratsaio bat egiteko.

Honen ondorioz, gure goizeko programazioan aldaketak egongo dira eta Hala Bedi irratiko Suelta La Olla irratsaioa atzerapen batekin hasiko da. Gogoratu beraz, galdu ezinezko zita duzuela bihar, goizeko 10:30etatik aurrera.

Pagoeta Mendizale elkarteko lagunak Atalkan

ATALKAk, denboraldi honetako elkarrizketa formatuarekin dirau herriko pertsona nahiz talde ezberdinak Arraiora ekarri eta elkarrizketatuz. Ostegun honetan, Pagoeta Mendizale Elkarteko kideak etorriko zaizkigu taldeari buruz hitz egiteko.

Bestalde, Arraio irratiak ere prest ditu berritasun eta aldaketa zenbait eta horiek ere haipatuko ditugu.

Ostegunean beraz, PAGOETA Mendizale Elkartearen iragana, oraina eta geroa entzungai, Arraio irratiko ATALKA irratsaioan.

KAIOLATIKEN ERASOA ARRANO TABERNAN

Bai lagunok, ostiral honetan Arraio Irratiko uhinek jantziko dute Arrano Taberna. Pasa den urtean bezalaxe, irratiko kaiola arroxa arranora lekualdatuko dugu. Bertan buruz buruko saioa egingo dugu zuzenean. Elektropeña vs Lizarriturri dj doktorea. Ea nork jartzen dituen gerri gehiago dantzan. Beraz, ostiralean ez da saiorik egongo. Elektronika nehi duenak entzun, Arrano Tabernara hurreratu dadila! UP THE KAIOLS!!! OH YEAH!!!



Dopinga hizketagi gaurko Izerditan Blai-en

Iepa kaxo!
Egunik hotzenetan ere izerditan blai gaude gu, honegatik beste saio bikain bat prestatu dugu gaurkoan. Saioaren lehengo zatian gure taldeek lortutako emaitzak aipatuko ditugu, aipagarriak dira gizonezkoetan eskubaloiko taldeak Segovia aldean lortutako garaipena eta saskibaloian etxean denboraldiko lehen porrota. Emakumezkotan saskibaloiko taldearen garaipen garrantzitsua eta eskubaloian Xixonen izandako porrot estua.
Hondartzeko futbolean aurreko asteazkeneko emaitza eta sailkapenak ere esango ditugu, baita liga erregularreko azken jardunaldia nola den ere.
Saioa amaitzeko azken aste honetan pil-pilean dabilen gaia hartuko dugu, dopinga. Amarru honen bilakaera historikoa eta gaur egungo egoera azaltzen saiatuko gara, baita azken kasu honek ekar ditzakeen ondorioak zeintzuk izan daitezkeen. Hau dena 20.00tatik aurrera!

Hirukotea bueltan da

Aurreko astean Lagun Izotua bakarrik utzi ondoren, Krispin eta B jaunaren ahotsa berriz entzun ahalko da Arraio irratiko uhinetan. Beste astearte batez, ordu eta erdiko saio itzela prestatu dugu zuen belarriak zulatzeko.

Diskoirarekin egindako bira txiki honetan lorturiko nobedade berriak entzun ahalko dira eta Butour honen inguruan ere hitzegingo dugu, beti bezala, Hala Bediko A Desalambrar irratsaio internazionalistaren ostean.

Eta elkartasuna Labi eta Xaporrarekin!!!!!