Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Faxismoaren eta autoritarismoaren aurka

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, otsailak 1, GKS-ko kidea etorri zaigu gure gela arroxera atzo bertan Iruñean eta Bilbon izan ziren mobilizazioen inguruan hitzegitera. Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka antolatu zuten manifa abiapuntutzat hartu dugu eta beste hainbat konturi buruz ere aritu gara solasean.

Entzun ezazue!

Badator 24. Korrika!

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, urtarrilak 25, Korrika izan dugu hizpide eta horretarako Egoitz etorri da gure gela arroxera, Korrikaren eskualdeko arduraduna. Berarekin aztertu dugu nola antolatzen den horrelako ekimen erraldoi bat, korrikaren abestiak errepasatu ditugu, AEKren lana zein den eta euskararen egoeri buruz ere aritu gara, besteak beste. Korrikari buruzko edozertarako helbide honetara idazteko eskatu du: urola-kosta@korrika.eus

Entzun ezazue!