Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Judith Resa eta Garazi Zabaleta igerilariak gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Gaurko saioan igerilekuan murgilduko gara, gure bi protagonisten eremua hori baita. Biak Zarautz Balea Igeriketa taldeko kideak dira eta urteak daramatzate luzeak egiten. Gaurkoan, kirol honen inguruan gehiago jakiteko aukera izango du beraien ahotik, gehiegi ikusten ez den modalitatea izan arren denok edo ia denok ikasi baitugu igerian.

Beti bezala hau guztia gaur, asteazkena 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Jokin Aranburu txirrindularia biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Jokin Aranburu txirrindulari zarauztarra izango dugu gela arroxean. Euskalten Fundazioko txirrindulariak bere 3. denboraldia hasi du talde laranjarekin. Iazko lasterketen nondik norakoen berri izateaz gain urte honetarako zein egutegi duen galdegingo diogu. Jakina den bezala zenbait lasterketa bertan behera geratzen ari dira baina beste batzuk ez, hortaz, bere aurreikuspenak zeintzuk diren jakiten saiatuko gara.

Beti bezala saioa zuzenean jarraitu ahal izango duzue bihar 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Saskibaloiko neskak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Biharko saioan saskibaloi kontuak izango ditugu gela arroxean. Denboraldi honetan bi talde atera dituzte, bata Gipuzkoako lehendabiziko mailan eta bestea bigarrengoan. Bi taldeen artean 5 partidu jokatu ahal izan dituzte. Orain arte egindakoaz zein aurrera begira dituzten asmoez arituko gara beraiekin.

Beraz, badakizue, saskibaloi kontuez gehiago jakin nahi izan ezkero sintonizatu Arraio irratia bihar, asteazkena 21.00tatik aurrera.

Herriko taldeen errepasoa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko talde ezberdinei egingo diegu errepasoa. Ziurgabetasun egoera honetan talde batzuk berriz ere beren txapelketarekin hasi baitira. Hauen errepasoa egiteaz gain herriko kirolari ezberdinen jarraipena ere egingo dugu bakoitzaren berri gehiago izateko asmoarekin.

Beti bezala, hau guztia bihar, asteazkena 21.00tatik aurrera izango duzu entzungai FMko 99.3an!

Diana Lopez eta eskola kirola biharko saioan

Kaixo entzule maite! Urte berriari hasiera bikaina emateko asmoarekin biharko saioa prestatu dugu. Alde batetik gure Elena Azpeitia partikularrak Diana Lopez judokari eginiko elkarrizketa izango dugu. Maila apartean dabil Judo Klub Lizardiko kirolaria eta kirol honen inguruan gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.

Bestetik, eskola kirolaren egoeraren inguruan hitz egiteko La Salleko ordezkari den Aitor izango dugu gela arroxean. Eremu hau ere gogor kolpatu du pandemiak. Azken urteko egoeraren berri emateaz gain atzoko aldaketen ostean etorkizuna nola ikusten duten azalduko digu.