Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Eskubaloi kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Arraio irratiak 15 urte beteko dituen egunaren bezperan gela arroxean izango gaituzue, oraingoan eskubaloi kontuekin. Denboraldia berezi hau aurrera doa eta balantzea egiteko ordua iritsi da, horretarako gurean izango dira eskubaloiko lehendabiziko taldeetako jokalari zein entrenatzaileak. Sasoi honetan egindakoaren inguruan aritzeaz gain datorrenari begira ere jarriko gara. Bi talde nagusiez gain, mutilen bigarren taldearen berri ere izango dugu, hauek mailaz igotzeko fasea jolasteko sailkatu baitira.

Hortaz badakizu, eskubaloi kontuez gehiago jakin nahi baduzu sintonizatu bihar 21.00tatik aurrera Arraio irratia, FMko 99.ean!!

Usoa Ostolaza eta herriko taldeen errepasoa

Kaixo entzule maite!

Oporrak bukatuta berriz ere gela arroxean gara kirol aktualitatearen inguruan aritzeko prest. Biharko saioan gure Elena Azpeitiak Usoa Ostolazari eginiko elkarrizketa entzuteko aukera izango duzue. Lesio baten ondorioz triatloitik txirrindularitzara egin du jauzi eta gaur egun Laboral Kutxa taldean dabil.

Honetaz gain herriko taldeen errepasoa ere egingo dugu, asko azken txanpan sartu dira eta beraien helburuak betetzen ari diren kontatuko dugu. Ohiko moduan, bihar ere 21.0tatik aurrera jardungo gara Arraio irratian, FMko 99.3an!

Iker Amatriain surflaria gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Oporrak hartu baino lehen hondartza aldera joango gara, kasu honetan telefono bidez. Iker Getxon dagoen goi mailako errendimenduko zentroan bizi da gaur egun. Pandemiaren garaia nola bizi duen jakiteaz gain gaur egun zertan dabilen jakiteko aukera izango dugu, baita etorkizunerako zein asmo dituen ere. Beraz badakizu, etorkizun oparoa duen surflari gazte honen nondik norakoak hobeto ezagutzeko ez egin hutsik eta 21.00tan sintonizatu Arraio irratia FMko 99.3an!!

Judith Resa eta Garazi Zabaleta igerilariak gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Gaurko saioan igerilekuan murgilduko gara, gure bi protagonisten eremua hori baita. Biak Zarautz Balea Igeriketa taldeko kideak dira eta urteak daramatzate luzeak egiten. Gaurkoan, kirol honen inguruan gehiago jakiteko aukera izango du beraien ahotik, gehiegi ikusten ez den modalitatea izan arren denok edo ia denok ikasi baitugu igerian.

Beti bezala hau guztia gaur, asteazkena 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Jokin Aranburu txirrindularia biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Jokin Aranburu txirrindulari zarauztarra izango dugu gela arroxean. Euskalten Fundazioko txirrindulariak bere 3. denboraldia hasi du talde laranjarekin. Iazko lasterketen nondik norakoen berri izateaz gain urte honetarako zein egutegi duen galdegingo diogu. Jakina den bezala zenbait lasterketa bertan behera geratzen ari dira baina beste batzuk ez, hortaz, bere aurreikuspenak zeintzuk diren jakiten saiatuko gara.

Beti bezala saioa zuzenean jarraitu ahal izango duzue bihar 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!