Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Datorren iganderako zuk zeuk bota galdera

Iepala!
Igande hontan ez dugu gonbidaturik izan baina datorrenean Mikel Goenaga Zarauzko udaletxeko zinegotzia izango dugu gela arrosean.
Entzule askok izango dituzue galderak, dudak, eritzi ezberdinak,…
Ba hortarako, gmail bat sortu dugu eta horra bidali ezkero igande hontan bertan botako genituzke zuzen zuzenean.
Hauxe da helbidea: ahuntzage@gmail.com
Ba hoixe, zuen parte hartzea eskertuko genuke.
Ta bestalde hemen behean klik egin ezkero atzoko irratsaioa entzuteko aukera izango duzue, primizia ta guzti.
Andoni Itxaskorekin ere izan ginen luze eta zabal Martxoak 3 pltaformaren inguruan hitzegiten
Besterik gabe, Adiorik ez! Iganderarte baizik!!

SOS bebes robados de Gipuzkoa

Iepala!!
Igande hontan, azkenaldian oihartzun handia izaten ari den gai bat izango dugu hizpide. Jaio berrien lapurreta.
SOS bebes robadosko kide den Marianen bisita izango dugu.
Eta bestetik, astero bezala, asteko laburpenari ere ezin izango diogu muzin egin. Aste hontan gainera Maputxe lurraldean zer ari den gertatzen azalduko dugu.

Ale ba, adiorik ez, igandea 21’rak arte baizik

Atzokoan Urtetako zabortegiaren inguruan

Iepala!!
Ba bai, atzokoan ere jo ta su aritu ginen ahuntzok. Asteko laburpenaren ostean, Hala Bediko Bertxoko irratsaioko Anderrekin elkarrizketa bat izan genuen Ekaitz Samaniego gasteiztarraren alde izan diren elkartasun ekimenen inguruan. Larunbatean, manifestaldia amaitu bezain pronto izan zen atxilotua baina zeresan handia eman du, kondena zein zen jakitean, ezkutatu eta Gasteiz osoan aspaldi hontan ezagutu izan den kanpaña handienetako bat eman da. Guzti hontaz aritu ginen atzokoan Anderrekin.
Gerora, Unai Laxkanorekin mitxelena auzoko goraberataz aritu ginen. Aspaldiko kontutaz jardun zitzaigun. Trenek hainbat urtetan auzoko etxetan sortu dituen txikizioak izan zituen hizpide.
Eta bukatzeko Urteta auzoan bizi den Joseba gaztearekin izan ginen. Inoiz entzun ez diren egiak bota zituen urtetako zabortegiaren inguruan.
Ez bazenuten entzun, ez galdu aukera grabaketa entzun ahal izateko.

Adiorik ez, hurrengo iganderarte baizik.

Entzun atzo I Jaunaren omenez egin genuen saioa

Aurreko artikulu batean haipatu bezala, atzo urtebete egin zen gure irratiko kidea den I Jauna atxilotu zutela. Eta Arraio Irratiko zenbait irratsaiok, saio berezia egin genuen Musika Plazatik, zuzen zuzenean internet eta FM bidez.

Hiru ordu luzez, ZarataZarautz, Izerditan Blai, Zirri-Marra, Atalka, Kaiolatik eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kideak pasa ginen berari eskeinitako saioan. Honez gain, I Jauna bera ere izan genuen gure uhin libretan hizketan, 27 Zapata ere bertan izan zen, Zarauzko sasi bertsolariak eta nola ez Zarauzko txistulariak. Irratsaioa egiten ari ginen bitartean, bere lagunek bisitan grabaturiko bideo bat ikusteko aukera ere izan zen.

Arazo tekniko txiki batzuk izan bagenituen ere, podcastean duzue entzungai saioa:

Ahuntzaren 2012ko lehen eztulak

Atzoko egunean, Urtarrilak 8, ahuntzok 2012ko lehen irratsaioa egin genuen.
U-7ko Bilbon izan zen manifestaldi erraldoiaren inguruan aritu ginen gehienbat.
Sozi eta Edonatoren erreportai lanaren ondorioz, hainbat pertsonai esanguratsuei eginiko elkarrizketak izan genituen entzungai.
Beste aldetik ere, La Santen bahituta aurkitzen den Ekaitzen amarekin hitzegiteko aukera izan genuen.
Jardinero ere bertan izan genuen, gela arrosean, eta bereak eta bi egin zituen!! Jajajaja

Eta bukatzeko, esan, ez duzuela itxaroten egon beharko iganderarte gure eztulak entzun ahal izateko, asteazken hontan plazan izango baikara ikusgai eta entzungai. Ijauna irratian nahi dugulako, Tximas askatu!!