Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Desobedientziaz LIBRE!

manifalibre Beste epai bat iritsi da aste honetan Madrildik: Espainiako Auzitegi Nazionalak beste zazpi gazte zigortu ditu militantzia politikoagatik: Xabat Moran, Ibon Esteban, Igarki Robles, Marina Sagastizabal, Bergoi Madernaz, Ainhoa Villaverde eta Aiala Zaldibar. Seina urteko zigorra. Oraingoan, gainera, elkartasuna erakustea ere galerazi nahi izan dute, Ertzaintzaren laguntzarekin, sententzia kaleratu baino lehen gazteak atxilotzen hasita.

Denera 28 gazte epaitu zituzten Segiko kide izatea egotzita, torturapeko deklarazioak oinarri hartuta. Absolbitu dutenetako batekin hitz egiteko aukera izango dugu aste honetako saioan, baita Gasteiz Libre dinamikako kide batekin ere -gasteiztarrak dira zazpi zigortuetatik bost-.

Zarautz Libre dinamikako kideak ere izango ditugu gela arroxean, Garazi Mugertza zarauztarren kasua azaltzeko; bi urteko espetxe zigorra eskatzen diote, eta maiatza amaieran epaituko dute. Martxan dauden beste auzi batzuk ere ekarriko ditugu gogora.

EZ AHAZTU! IGANDEAN, 21:00ETATIK AURRERA, ARRAIO IRRATIAN! FM 99.3!

CEjaLGbWMAA38Gk.jpg large

Eraldatuz, Kapitalismotik at

Kapitalismoaren logikatik kanpo aritzen diren proiektu ezberdinak izango ditugu gaurkoan hizpide.

Uztaro Kooperatibak 10 urte beteko ditu autogestioaren bidetik eta bertako 2 kiderekin izango gara.

Bestetik, Errekaleor, Gasteizko auzora egingo dugu salto ta ber

tako projektuaren inguruan arituko gara.

Bukatzeko, M1ean Añorgan okupatu zen Firestone eraikinaz jardungo gara, egitasmoren nondik norakoaz. ERALDIAZ

Badakizue, 21’tatik aurrera 99.3 FM bitartez… Adiorik ez!

eraldi

 

 

TTip… Zer da datorkiguna??

Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmena eta TTIP akronimoz ezaguna, Europaren eta Estatu Batuen arteko merkatariza askeko hitzarmena da. Honen inguruan arituko gara gaurkoan Julen Zulaika Askapenako kidearekin.

Noski, Asapenak atzo buruturiko ekimena ere hizpide izango dugu.

Ba holaxe, adiorik ez, 21’rak arte baizik

ttip

GORA!!

Gaurkoan, beste elkarrizketa ugari eta egia esan, beste irratsaio interesgarri baten aurrean aurkitzen gara.

Gora Gasteiz!-ko kide den Ane Zelai izango dugu tfnoaren beste aldean atzoko egunaren balorazioa eta egitasmo honen nondik norakoaz hitzegiten.

Bestetik, datorren larunbatean, hilaren 25ean, Askapenak, Euskal Herriko erakunde internazionalistak, ekitaldi politiko bat burutuko du Zarauzko Modelo aretoan. Ostera, bazkaria eta kontzertua izango dira Putzuzulo gaztetxean. Honen inguruan solastuko gara Askapenako kide den Haizearekin

Eta noski, Eduardo Galeanori merezitako omenaldia egingo diogu…

Adiorik ez, 21’rak arte baizik!!

galeanoç

 

Kitzikatuz aurre eginez

Igande hontan, Urtarrilaren 31n aurkeztu zen sexu askapenerako gazte antolakunde berria izango dugu hizpide. KITZIKAN

Bertako kide den Txeforekin arituko gara telefonoaren bitartez.

Halere, Txeforekin izan baino lehen, atzoko egunean burutu zen “Konpromiso eguna”ri helduko diogu.

Kitzikatzeko tresna baliagarrienetakoaren beharraz solastuko gara Eleak mugimenduko Txerra Bolinagarekin. Desobedientziaz, noski.

Hau eta beste kontu batzuk 21’etatik aurrera Fm 99.3an

kitzikan