Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Eusfera eta Samai-zuloko sorgiña

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, abenduaren 14koan, ekimen berri bat ezagutzeko aukera izan dugu: eusfera. Taupa mugimenduak antolatu duen ekimena da eta Jon Zapata, bertako kidea eta eusferaren koordinatzailea izan da gure uhin askeetan, ekimenaren azalpenak ematen eta euskararen egoeraz hausnartzen. Baina lehenago Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu denboraldia estrenatzera, beti bezala besapean liburu bat zuela.

Entzun ezazue!

Pradalismoa aztertuz

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan, azaroaren 30ean, Ahoztar Zelaietarekin antolatu genuen liburu aurkezpena eskeini dugu esklusiban. “El Pradalismo. El ocaso de los JoBuBi” du izenburu bere azken lanak eta Hiruputzu Gaztetxean aurkeztu zuen pasa den azaroaren 26an. Liburuan, besteak beste, “Pradales operazioa” nola gauzatu den azaltzen du, baita soziologoen klanak eta euskayetanoek EAJren botorea nola bereganatu duten ere.

Entzun ezazue!

 

Denboraldi hasiera Haritz Larrarekin

Iepakaixou ia denoi!

Bai, hasi dugu gure 20. denboraldia!!! Eta hasteko, pasa den ikasturtean egiterik izan ez genuen elkarrizketa batekin ekin diogu. Haritz Larrañaga eta Buero etorri zaizkigu gure gela arroxera. Haritzek kaleratu duen “Olatuak sutzen direnean” liburua izan dugu ardatz. 80-90-00. hamarkadak, heroina, borroka, errepresioa, herrien eraldaketak… Bi hauekin hitz jarioak ez du etenik izan.

Entzun ezazue!