Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Hitzaldiak

Zarauzko Brigadista eguneko hitzaldia entzungai duzue

Ernaik eta Askapenak antolatuta, jardunaldi internazionalistak burutzen ari dira Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Goizez, Dorleta Agiriano eta Anna Gabriel Sabateren hitzaldiak eduki ditugu.

askapenernai

Dorletak, iazko udan Herrialde Katalanetan brigadista bezala izandako esperientzia azaldu du. CUP-eko kideak berriz, Herri boterea eraikiz, behetik eta ezkerretik izenburupean eman du hitzaldia.

Hitzaldiak podcastean dituzue nahi izan ezkero.

Orpoz orpoz eta sexualitateen inguruko solasaldia entzungai

Atzo Putzuzulo Gaztetxearen 9. urtemugarren barruan egin zen Orpoz orpo liburu aurkezpena eta sexualitateen inguruko solasaldia entzungai duzue.

orpozorpo

Hitzaldiaren lehen zatian, Ernesto Prat eduki genuen 3 zatitan egin duen liburua aurkeztuz. Eta aurkezpenaren ostean, solasaldi moduko bat eduki genuen Aneren gidaritzapean, sexualitate ezberdinen inguruan.

Entzun nahi baduzue, podcastean duzue.

27 urte ez dira ezer!! dokumentala Putzuzulon ikusgai

Datorren urtarrilaren 16an, ostegunean, eta Arraio Irratiak antolatuta, 27 urte ez dira ezer, Zintzilik Irratiak ekoizturiko dokumentala ikusgai izango duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Azala_DVD_Zintzilik2

Bertan, Oreretako Zintzilik irratiaren 27 urteko ibilibideari errepasoa egiten zaio 80 minutu luzez.

Esan bezala, ostegunean 19:30etatik aurrera emango dugu dokumentala Putzuzulon bertan eta luntxa ere egongo da noski!!!

Jarraian dokumentalaren fitxa teknikoa duzue:

FITXA TEKNIKOA

27 Urte ez dira ezer!
Zintzilik Irratia, herri baten historia

(Zintzilik Irratia, 80´, 2013)
Euskara / Gaztelera (azpititulatua)

Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea, 80. hamarkadan sortu zenEuskal Herriko irrati libreen filosofia eta testuinguruan. Oreretako mugimendu sozialetako pertsonek sortua izan zen hedabide ofizialetan ahotsa ez zutenei ahotsa emateko (intsumisioa, feminismoa, ekologia, homosexualitatea, euskara…) eta herritik eta herriarentzat
informatzeko. Hori dela eta, ez da irratiaren historia bakarrik kontatzen, Oreretako borroka sozial eta politikoaren zati txiki bat ere jasotzen da. 70. hamarkadako herri asanbladetatik gaur eguneraino, Zintzilik Irratiaren mikrofonoen ikuspegitik kontatua.

Trailerra: