Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Hitzaldiak

Uztarok antolaturiko jardunaldi agroekologikoko hitzaldiak entzungai

Uztaro kooperatibak antolaturiko jardunaldi agroekologikoko hitzaldiak entzungai dituzue.

Maiatzaren 4ean, Agroindustria eta elikaduraren krisia lelopean, J. A. López, ekoizle agroekologikoa eta Bah! (Bajo el Asfalto está la Huerta) kooperatibako sortzailea, Anbu (Aitor Aranburu), Gipuzkoako baserritarra, esne eta haragi ekologikoaren ekoizlea eta Ehne sindikatuko kidea eta EHNE-ko kidea den Eneritz eduki genituen.

Maiatzaren 11ean, Pedro Prieto egon zen Nekazaritza eta energiaren krisia lelopean eginiko hitzaldian. Pedro Prietok energiaren inguruko gaietan izugarrizko esperientzia du, energia fotoboltaikoan lan egiten duen kooperatiba batean parte hartzen du eta “crisienergetica.org” erreferentziazko web orriaren koeditorea da.

Hitzaldiak, podcastean dituzue:

Bizitokiren inguruko hitzaldia entzungai duzue

Atzo Bizitoki egitasmoko kideak izan genituen Putzuzulon beraien proiektua aurkezten. Euskara ikasi eta mintzatu, gurasoen esku hartzea, ikerketa pedagogikoa, oreka ekologikoa, bizimolde autonomoa, naturarekin bat, zigorrik eta saririk gabe hezi, elkartasuna, ikuspegi kritikoa, nork bere jarduerak hautatu, haur autonomoak, haurren ongi izatea.

Hitzaldia entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Osteguneko mahai-ingurua entzungai duzue

Martxoaren 15ean ostegunean, Krisiaren aurrean alternatiba feministak lelopean, Zarauzko Sorginak eta Bilgune Feministak antolatuta mahai ingurua izan zen Putzuzulon.

Bertan krisiaren aurrean hainbat alternatiba lantzen ari diren emakumeen iritzi eta bizipenak jasoko zituzten,
hortik abiatuta eztabaida goxoan murgilduz. GaraiON kooperatibako, Uztaro kooperatibako, Auzolan ekimeneko eta Malen etxeko lagunak izango ziren bidaide.

Zoritxarrez, grabaketa ez zitzaigun nahi bezain ongi irten eta parte-hartzaile batzuen bizipenak ezin izan genituen grabatu. Momentuz, GaraiON NaturArteako kidearen bizipenak igo ditugu, nahiz eta grabazioa ez den oso ona. Aste honetan Auzolan ekimeneko kidearen bizipenak jartzen saiatuko gara baina Uztaro Kooperatibako kidearen eta Malen Etxeko lagunaren hitzak ezinezkoak izango dira. Barkatu eragozpenengatik.

“Konkistak 500 urte. Deuseztatu ezin izan duten oroimena” hitzaldia entzungai duzue


Arranopola Kultur Elkarteak antolatuta, Konkistak 500 urte. Deuseztatu ezin izan duten oroimena hitzaldia eduki dugu gaur Arrano Tabernan. Bertan, Patxi Abasolo 1512-2012 Nafarroa bizirik ekimeneko kidea eduki dugu eduki dugu. Aurten, 500 urte betetzen dira Nafarroa Garaia konkistatzen hasi zirenetik. Hau dela eta, duela lau urte “1512-2012 Nafarroa bizirik” ekimena abian jarri zen. Honen helburua, besteak beste, garai haietan bizi izan zirenak gogoratu eta gure historiaren zati garrantzitsu haien pasarte nagusiak azaltzea da. Hitzaldia entzun nahi baduzue, podcastean duzue.