Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

IV. Zaratafest jaialdiaz mintzatuko gara ZarataZarautz irratsaioan

Azaroaren 9ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxearen 5. urteurrenaren baitan ospatuko den IV. Zaratafest jaialdiaz hitzegingo dugu.

zarata_ona.jpg

Aurtengo edizioak 6 talde izango ditu. Bermeoko Powerflip, Beasaingo Fly Shit, Buenawistako Ira et Decessus, Zaragozako Mistkafer eta Criatura eta Bartzelonako Totalickers taldeak hain zuzen ere.

Talde guzti hauei errepasoa egingo diegu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Juanmaren bisita izango dugu gaurko ZarataZarautz irratsaioan

Azaroaren 2ko ZarataZarautz irratsaioan gonbidatu berezi bat edukiko dugu. Aspaldiko partez Juanma edukiko dugu gurean.

1288208208586_f.jpg

Gaurkoan, Udaletxe ezberdin edo DIputaziok subentzionaturiko diskoei egingo diegu errepasoa. Eta saioaren bigarren zatian, diska berrien errepasoa egingo dugu. Lärm, Desconocidos erta beste hainbat talderen lan berriak entzuteko aukera izango da gurean.

Gogoratu zita bat duzuela gaur zaratarekin gaueko 21:30etatik aurrera.

Aldaketa batzuk egin ditugu programazioan

Arraio irratiko udazkeneko programazioak aldaketa txiki batzuk jasan ditu aste honetan. Astelehen eta Astearteko parrilan bi irratsaio berri entzuteko aukera egongo da hemendik aurrera. Info 7 irratiaren bitartez, astelehenetan Agin Rezolak gidaturiko kirol saio berria entzuteko aukera izango duzue astelehenetan.

Honez gain, asteartetan, 5etako diligentzia entzuteko aukera ere izango duzue. Saio hau ere, Agin Rezolak gidaturikoa eta Info 7ren bitartez emitituko dugu. Bi saioak gainera, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara emitituko dira, Kaleko Bentanie saioa baino lehen alegia.

Acidez bildumaz jardungo gara ZarataZarautz irratsaioan

Urriaren 12ko ZarataZarautz irratsaioan, Acidez izeneko CD bildumaz jardungo gara. Mundu guztiko hainbat talde ezberdinek kaleraturiko bilduma da hau eta gure ordu eta erdiko saioan hizpide edukiko dugu.

Honez gain, Izu Giroa fanzineari ere errepasoa egingo diogu eta ohiko kontzertu agendari begirada bat emango diogu. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratian.

21mrn9v.jpg