Arraio irratia entzuten duzuen guztiok konturatuko zineten irratiaren emisioarekin arazoak izan ditugula azken aste honetan. Aldaketa batzuk burutzen ari gara eta laister dena martxan izatea espero dugu.
Aldez aurretik, barkatu eragozpenak
Arraio irratia entzuten duzuen guztiok konturatuko zineten irratiaren emisioarekin arazoak izan ditugula azken aste honetan. Aldaketa batzuk burutzen ari gara eta laister dena martxan izatea espero dugu.
Aldez aurretik, barkatu eragozpenak
Esan genuen bezala, 4. urteurrenari begira korto bat prestatua genuen eta gaur igo dugu sarera gozatu ezazuen. Bi zatitan dago banatua kortoa:
Lehen zatia: http://www.youtube.com/watch?v=sY6e5OYp2mk
Bigarren zatia: http://www.youtube.com/watch?v=mSyyt0lE1q8
Gozatu ezazue!!!
Eta gogoratu gaur 4 urte betetzen ditugula eta irratsaio berezia dugula prestatua arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Gogoratu Zarautzen bazaudete FMko 99.3a sintonizatu behar duzuela. Eta internetez entzun nahi baduzue HEMEN klik egin behar duzuela.
ZORIONAK ARRAIO!!!
Podcast: Play in new window | Download
Gaur hasiko gara urteurrenarekin eta iada gauzak prest ditugu. Gaur, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Komuneko Paperean poesia errezitaldia izango dugu Putzuzulon, Epelde anaien eskutik. Bertara hurbiltzeko gonbidea egin nahi dizuegu lerro hauen bidez. Baina gogoratu, Gaztetxera hurbildu ezin baduzue irratitik zuzenean emitituko dugula errezitaldia.
Bestalde, Urola-Kostako Hitzan elkarrizketa bat argitaratu dute gaurkoan, Irratiaren urteurrenaren baitan. Irakurri nahi baduzue, HEMEN duzue.
Gezurra badirudi ere, Zarauzko Irrati libreak, Arraio Irratiak 4 urte beteko ditu Maiatzaren 20an. Eta urteurren hau ospatzeko, 4 eguneko egitaraua antolatu dugu, Maiatzaren 19tik 22ra.
Maiatzaren 19an, asteazkenean eta gaueko 20:30etatik aurrera, Komuneko Paperean poesia errezitaldia izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Komuneko Paperean bi anaiek osatzen dute, Imanol Epelde Pagola eta Mattin Epelde Pagola dira. Urte eta erdiz www.27zapata.com blogean Imanolek argitaratutako poemak hartu eta bere anaiak musika jarri die eta elkarrekin osatu dute ‘Komuneko paperean’ izeneko ikuskizuna.
Maiatzaren 20an, ostegunean eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, irratsaio berezia egingo dugu. Maiatzaren 20a da, Arraio Irratia FMko 99.3ra pasa zen eguna eta urtero bezala, irratsaio berezi bat egingo dugu. Bertan, irratia osatzen dugun guztiek hartuko dute parte. Honez gain, aurten, Arraio Telebista estreinatuko da.
Maiatzaren 21ean, ostiralean eta gaueko 21:00etatik aurrera, kontzertua egongo da Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, urteetan jo gabe egon diren 2 talde Zarauztarrek joko dute, Txixaparrazta eta Zülo taldeek alegia. Honez gain, Belgikatik datorren The Link taldeak ere joko du.
Podcast: Play in new window | Download
Guk ere gogoan dugu Mikel Laboa eta gaurko saioan omenaldi xume bat egin nahi diogu. Hala, ATALKA18.ena berari eskeinia egongo da. Txaparik ez eta bere zenbait kanturen hitzak hobeto ezagutzeko eta hautatutako zenbait abesti entzuteko parada izango duzue.