Hemen gara udaberriko lehendabiziko saioarekin. Gaurkoan, aspaldiko partez, herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Liga gehienak azken txanpan murgildu dira eta beraien egoera aztertuko dugu.
Honetaz gain, playerotao kanporaketak ere mintzagai izango ditugu, kiniela egitearekin batera. Beraz, ez hutsik egin eta sintonizatu 20.30tatik aurrera Arraio irratia, FMko 99.3an!!
Martxoa hilabete gogorra izatea feministontzat eta, honenbestez, atzuok deskantso beharrakin gaude. Saio hontan, ez sortzailen txokoa, ez ezer ez neka-neka inda gaude ta! Portzierto, stop Matxirulos!Abstentzioa ya! Nazkauta gaude parrandan ere etengabeko erasuak jasotziaz. Ez bakizu konportatzen geau zure etxian edo kanposatura jun eta autolurperatu zaite!
Larunbateko saiuan gonbidatu ezin hobiak euki genitun, Maite, Oihana eta Urko Zumaiko Korokoiko hiru kide etorri baitzian. Korokoiak duela bi urte (edo urte eta erdi) hondartzan krokodiluana iten lagunartean sortutako abesbatza da eta halaxe jarraitze due euren eztarriak astintzen. Hilabetean hirutan elkartzeia Zumaiako Gaztetxian eta kantatzeaz gain, errutinak dakarren basuratik deskonektatzeko konfiantzazko giroa sortu duela ere kontatu digue. Koro batek beregain ditun ardurak denen artean banatzeitue, besteak beste, zuzentzia, partiturak prestatzia etab…Onena, halare, zuzenian eman zuen kontzertua izantzan! Oilo ipurdiya jarri ziguen Baldorban kantatzian! Mila-mila esker etortzeagatik!
Agendai dagokionez, larunbaten bertan “Stop Genozidioa” Palestinan egiten ai dian sarraskian kontrako manifaren berri eman genun. Horrez gain, Atzotako batek Renata antzezlana ikustea junber zula ere esantzun. Mesedez benetan gomendagarria Renata antzezlana, ikusi zazue!
Sal Del Coche talde Bilbotarrak Hiruputzu Gaztetxean eskeini zuen kontzertua entzungai edukiko duzue ostegun honetan, FMko 99.3an. Lege Berria kolektiboak antolaturiko gauean Demo Rally Valentziarrekin batera aritu ziren.