Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Txirrindularitza kontuak gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Zer moduz zaudete? Guk gaur denboraldiko azken saioa egingo dugu udako oporrak hartu aurretik. Sasoi honetan ohikoa den kirola hartuko dugu hizketagai gaurkoan: txirrindularitza.

Lehenik eta behin Uxoa Ostolazak lorturiko garaipen handia aztertuko dugu. Ondoren Dotore Bismako Josu eta Haritz izango ditugu gela arroxean, pasa den larunbateko Everestingaz hitz egiteko.

Beraz, txirrindu zalea baldin bazara ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia gaur 20.30tatik aurrera FMko 99.3an!!

Zarauzko triatloia mintzagai gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Ekainean sartu berri gara eta ohitura dugun bezala, oraingoan herriko kirol ekitaldi ezagun honen inguruan arituko gara. Gaurkoan Jone eta Eneko izango ditugu gurean, larunbateko frogarako nola prestatu diren eta zein helburu dituzten jakingo dugu. Beraz, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia 20.30tatik aurrera FMko 99.3an!!

Gizonezkoen eskubaloiko 1.eko taldea biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan asteburu honetan protagonista izan den taldeko jokalariak izango ditugu gela arroxean. Zirrara handiko egunak izan dira Aritzbataldeko kiroldegian, iaz galdutako maila berreskuratu baitu gizonezkoen lehendabiziko taldeak. 1. Nazional mailako liga irabazi ostean etxean jokatu dute mailaz igotzeko fasea, zaleen laguntzarekin eta epaileen erabaki eztabaidagarri bat tarteko, helburua erdietsiz. Honetaz guztiaz hitz egiteko gurean izango ditugu Xuban eta Alberto, bihar 20.30tatik aurrera, Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Playerotako kopako finalistak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan pasa den larunbateko protagonistetako batzuk izango ditugu gela arroxean. Oraingoan kopako finalean aritutakoak gerturatuko zaizkigu, egun handia nola joan zitzaien kontatuko digute.

Hau guztia 20.30tatik aurrera, Arraio irratian FMko 99.3an!

Playerotako finalistak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Hemen gara berriz ere, opor luzueen ostean saio berri bikain bat eskaini asmoz. Horretarako gurean playeroetako ligako finalistak izango ditugu gela arroxean. Zirrara eta urduritasun askoko jardunaldia izan zen pasa den igandekoa eta bizipen horiek kontatuko dizkigute gaurkoan bertaratzen diren protagonistek.

Beraz, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia, FMko 99.3an!!