Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Futboleko mutilak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Hemen gara gaurko arratsalde hotza epeltzeko asmoz. Horretarako Ohorezko erregional mailako gizonezkoen taldeko kideak izango ditugu. Grabaturiko saio honetan aurtengo denboraldi bikain honetaz aritu gara, baita iazko urteaz ere.

Saioa amaitzeko, palyerotako 5. jardunaldiko kiniela ere egin genuen, beraz ez hutzsik egin eta gozatu gaurko saioa, 20.30tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!

Saskibaloi jokalariak gela arroxean

Kaixo entzule maite!

Gaurkoan entzungai izango duzue Zast-eko kideei egindako elkarrizketa. Neskak 2.nazional mailan aurkitzen dira eta mutilak EBA ligan. Iazko denbiraldi amaiera eta aurtengoaren hasiera errepasatu dugu beraiekin, gozatu!!

Saltaka, mendian korrika aritzea gustoko dutenak

Kaixo entzule maite! Biharko saioan Saltaka taldeko ordezkariak izango ditugu gela arroxean. Orain hilabete batzuk sortu zen talde honek mendian korrika egita du gustoko eta mendi lasterketetan emakumeen parte hartzea sustatzea du helburu. Horretarako maila ezberdinetarako irteera antolatu izan dituzte, honetaz guztiaz arituko gara beraiekin.

Gizonezkoen errugby kontuak Juan Sorreluzekin

Kaixo entzule maite!

Hemen gara denboraldiko bigarren saioarekin, oraingoan errugby kontuekin. Beti bezain jator etorriko zaigu biharkoan ere Juan Sorreluz gela arroxera denboraldi berri honen nondik norakoak azaltzera. Aldaketa garaiak bizi ditu Zarauzko gizonezkoen errugby taldeak eta egitasmo berriaren xehetasunak emango dizkigu biharko saioan.

Honetaz gain, playerotako 2. jardunaldiko kiniela ere egingo dugu, aurrekoaren arrakasta ikusita nahiko lan izango ditigu oraingoan ere. Gogoratu, jardunaldia larunbatean izango dela eta garaiz kanpoko kinielaraik ez dela onartuko.

Hau guztia, beti bezala asteazkenean 20.30tatik aurrera Arraio irratian FMko 99.3an!!