Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Playeruak eta arnas(t)estua biharko saioan

Kaixo entzule,

urtarrileko azken saio honetan playerotako kontuak izango ditugu mintzagai. Alde batetik 9. jardunaldiko emaitzak errepasatuko ditugu, baita honek utzi duen sailkapena ere. Bestetik, 10.jardunaldiko kiniela egitea dagokigu, baita zuei ere. Azkenik otsailaren 7an ospatuko den III. Emakume Futbolari eguna aipatuko dugu.

Saioa amaitzeko, gure Ane Muruamendiarazen arnas(t)estua izango dugu. Oraingoan bizipen pertsonalagoetetatik kirola praktikatzeko moduaz arituko zaigu, mistoan, generoka, generorik gabe… bada zer hausnartua!

Hau guztia, beti bezala, asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!

Pilota jaialdia gaur 19.00tatik aurrera

Kaixo entzule!

Gaurkoan zuzeneko saio bereze batekin gatozkizue. Aritzbatalde kiroldegitik arituko gara I-jauna, Igitako Jon Ander eta Juanan ZKE elkarteak antolaturiko jaialdian. 1.eko partidan Bidezabal – Elola bikoteak Paraguayo VII – Galarragaren aurka jokatuko du, ondoren Bidezal – Elizegik bikoa Mikel Goñi – Aizpuru mendean hartzen saiatuko da.

Hau dena 19.00tatik aurrera FMko 99.3an!

Playeroak eta kirolaren baitako militantziaz hausnarketa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Urteko azken saioan makina bat kontu izango dituzue entzungai. Lehekin eta behin playeroez arituko gara, non orain hilabete aurkeztu zen kromoen albuma osorik bete duten 2 pertsona izango ditugun gela arroxean.

Honetaz gain, oraingoan zuzen zunean izango dugu gure Ane Muruamendiaraz, bere harnas(t)estuarekin. Oraingoan kirola, militantzia, borondatezko lana… hainbat puntu interesgarriren inguruan arituko garen.

Hau guztia, bihar, asteazkena 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!