Press "Enter" to skip to content

Egilea: iml

Denbora ari du

Eta ostegun honetan beteko ditut 27. Bai, 27 gehi lau. Hain justu Arraioenea irratsaioa egiten dugun egun berean. Badut efemeridea ostegunerako. Eta mintzatuko naiz denboraz, eta musikatuko du denbora Lizarriturri DJ doktoreak, eta egingo dugu bidaia iraganera, etorkizunera, orainari zirriak egiten dizkiogun bitartean. Behin biziko gara, hori da hoberena, hori da okerrena.
Bihar Arraioenea denboraren soinekoz jantziko dugu. Eta erantziko. Denbora bilhustuko dugulako, egunero heldu nahi eta heldu ezin dugun tigrekume probokatzailea uhurika jarri arte.

Arraioeneako sukaldetik egingo dugu irratsaioa

Ez nuen uste baina hara non topatu dudan 2007ko martxoaren 22an grabatu nuen programaren zati bat. Komunez dekoratu nuen irratsaioa ostegun horretan. Eta topatu bezala dakarkizuet, entzun ez zarete damutuko eta!

ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN!!

Ostegun honetan berriz sukaldez dekoratuko dugu Arraioenea, azenario eta erremolatxa guztientzat. Eta nobedadea! Trio kalaberako representante bat izango dugulako gurean. Badakizue 99.3an, 9etatik 10etara 27zapata eta Lizarriturri DJ doktorearen eskutik.

Arraioenea Doktorearen despatxuz dekoratuko da

Ostegunero bezala Arraioenea Lizarriturri DJ Doktoreak dekoratuko du, baina oraingoan 27zapatarik gabe. Ostegunean 9etatik 10etara beti bezala zabalik izango dituzue Arraioeneako ateak eta piztuta Arraioeneako altabozak, musika eta hitza lagun. Okasio berezia Doktorearen despatxutik irratsaio espeziala entzuteko.

Gezurrez dekoratutako Arraioenea

Ostegun honetan Arraioenea gezurrez dekoratuko dugu. Paretak pintura transparentez margotuko ditugu, mahaia hankaz gora jarriko dugu eta guk inoizko irratsaio ederrena egingo dugu. 9etatik 10etara, 27 zapata eta Lizarriturri Dj doktorearen eskutik.