Press "Enter" to skip to content

Egilea: iml

Ihesaz dekoratu genuen Arraioenea

Ohi bezala korbata jantzi, zutik jarri eta irratsaio berezia egiten aritu ginen Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata, astiro eta amorruz. Asteazken honetan ihesaz aritu ginen, egunerokotasunaren zamak duen pisua arindu beharraz, aingurak askatu eta itsaso birjinen bila abiatzeaz altxor uhartearen bila, egunero astintzeko zorionaren bandera etxeko sofa gainera igota.

Gustu baduzue egin klik hemen eta aukeratu arraioenea081112.

Arraioeneak koloreak aterako dizkizu

Asteazken honetan izerditan blai bukatu ostean zeharo erotiko jarriko gara eta izerditan blai jarraituko dugu Arraioenean, 9etatik 10etara. Arraioenea pololo eta kulero txuriz jantziko dugu niki arin bat soinean, eta nahi duenak arropak kentzeko aukera izango du. Asteazken honetan koloreak aterako dizkizu Arraioeneak.