Press "Enter" to skip to content

Egilea: iml

2009ko lehen Arraioenea irratsaioa!

Hementxe duzue entzungai (egin klik HEMEN) atzo gauean grabatu genuen urteko lehen irratsaioa. Urte zoriontsua izateko zer egin aholkatzen aritu ginen eta urtea osasuntsu hasteko dietan jarri genituen arraiokide guztiak. Gustu baduzue… badakizue!

Arraioenea 2009az dekoraturik

Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata indarberriturik gatoz urte berri honetara. Opor luuze eta tripazaleen ostean 2009an egin asmo dugunaz arituko gara musika eta hitza amorrazioz konbinatzen. Eskertuko dute zuen belarri ertzek ordubeteko sesioa, ze gaur arituko gara 2009az, eta 2009a inoizko urte ederrena izateko egin beharrekoaz hizketan.

Ez duzu gaur 21:15etan irratia piztuta eduki besterik egin behar!

Ah, ta ahaztu baino lehen… urte zerri on guztioi!

Arraioenearen 2008ko azken irratsaioa bertan behera

Kasualidadea edo ez, sinistu edo ez, baina gaur Lizarriturri DJ Doktorea eta 27zapata erdi gaisorik gabiltza eta birus gaiztoak mikrofono eta uhinetan itsasten ibili beharrean gaur irratsaioa ez egitea erabaki dugu! Honenbestez urtea behar bezala agurtu gabe joango bagara ere hurrengo urtean indar berriz etorriko gara, asteko ordubetetxo hori espezial egiteko eta Arraioenea astero dekoratuz aldatzeko.

Ondo bizi bitartean. 2009a arte!

Bonboiz dekoratutako Arraioenea

Lizarriturri DJ Doktoreak Londonetik asteburu honetan ekarri duen musikan oinarrituta ordubeteko irratsaioa azukretan bustitzen aritu ginen. Egunerokotasunak ematen dizkigun buruhausteetatik ihesi, Arraioenea bonboiz dekoratu eta bizitzaren alde xamurrez jardun nahi izan genuelako.
Entzuteko egin klik HEMEN eta aukeratu Arraioenea081210 artxiboa. On egin!!