Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Iñigo Aramendi zarauztar gaztea aste honetako Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Biharko saioan ere Zarauzko harrobia landuko dugu. Izan ere, Iñigo Aramendi  gaztea etorriko zaigu gela arroxera bixitan. 19 urteko zarauztarraren etxean beti izan dira musika zaleak, eta berari zaletasun hau barneratu diote, 13 urte inguru zituela Daft Punk, Gorillaz edota Eric Prydz bezalako artistekin hasi zen doinu elektronikoak entzuten. Geroxeago programa ezberdinekin saltseatzen hasi zen eta 15 urterekin bere lehen kontrolatzeilea eskuratu zuen. Hortik aurrera lagun artean, institutuko festetan, ezkontzetan…. astindu ditu gerriak. Estilo elektroniko ugari maite ditu, baina nahasterakoan Techno doinuek betetzen dute gehien. Biharko saioan bera ezagutzeko parada izango dugu!!! 20tan punttuan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!

15271185_10202475495725063_1260009819_o

Rhinus Jaggerman handia biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo lagun eta etsaiok!!!  Aste honetako Kaiolatik irratsaioan gure kolaboratzaile fidelenaren bixita izango dugu, urtaroro musika berria ekartzen digun Rhinus Jaggerman handia. Kirola, elektronika eta parrandak bizi iturri dituen jainkoak, doinu alai eta bukle dantzagarriak agindu dizkigu betiko lez. Robosonic, Pablo Mateo edota Kornel Kovacs bezalako ekoizleen doinuez gozatuko dugu, eta noski Rhinus-en jakinduria musikalaz zipriztinduko gara!!! Ez galdu zita kaiolazaleok!!! 20tan punttuan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS BETI!!!

15215799_10210842383557671_392883846_o

Zarauzko harrobia biharko Kaiolatik saioan!!

Iepa kaixow lagunok!!! Biharkoan Zarauzko harrobiari egingo diogu so, izan ere, Pedro Berazadi gaztearen bixitan izango dugu gela arroxean. Urtebetetxo bat pintxatzen daraman Pedrok, bere aitaren oinordekotza hartu duela esan daiteke, izan ere aitak ere nahasketak egiten zituen lehen. Duela urte bat lagunekin egiten zituen festetan musika jartzen hasi zen, eta beranduago herriko taberna ezberdinetan nahasteko aukera izan du. Techno-a, Tech house-a eta melodia ugari nabaritu daiteke bere sesioetan!!! Bihar bera ezagutu eta entzuteko parada izango dugu Arraio Irratian. UP THE KAIOLS!!!!

13770503_217787728622545_2889037398084766481_n

Elektropeñaren txanda aste hontako Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo Kaiolazaleok!!!! Aurreko asteotan gonbidatu interesgarri ugari jaso ostean, biharkoan Elektropeñak hartuko du saioaren gidaritza. Hasteko Axel Boman suediarra izango dugu hizpide, biharko egunez Donostiako Dabadaba aretoan eskeiniko duen pintxada dela eta. Azken aldian lilluratuta naukan Throwing Snow britainiarra ere ezagutuko dugu, eta hori gutxi balitz, orain gutxi atera diren argitaralpen batzuk ere jarriko ditugu, Sandboards, Adam Port edota Matador bezelako artisten eskutik!!! Ez galdu zita lagunok, saio anitza eta ederra dugu eta esku artean!!!! UP THE KAIOLS!!! BETI!!!!

IMG_20160606_130517

Tximas Ondarrutarra Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Biharko saioan bizkaiako kostaldetik etorriko zaigu bixita!! Ondarrun jaioa den Tximas-ek urte asko daramatza eszena elektronikoan murgilduta. Musikari oso lotua txikitatik, baxua eta gitarra ezagutu zituen lehenbizi. 17 urterekin elektronikataz interesatu eta bere sesioak grabatzen hasi zen, eta bere teknika eta estilo ederrak inguruko aretoetara salto egiteko aukera eskeini zion. Txitxarro, Guass, Venecia, Club 34, Noya eta beste makina bat leku. Saturrarango hondartzako festa mitikoaren sortzaileetako bat ere bada. Biharkoan sesio eder bat eskeiniko digu zuzenean, arratsaldeko 20tan hasita Arraio irratian!!!! UP THE KAIOLS!!! BETI!!!!!!

479860_10200675157549154_1530598310_n