Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste honetan Spectrum festa elektronikoaren sortzaile eta gidariak izango ditugu gela arroxean!!! Zarauztar gazte hauek, azken urteotan bultzada bikaina eman diete musika elektronikoari, izan ere, iada ezagun dira Ketarrin burutzen dituzten festa ederrak. Pausuz pausu, Euskal herriko naiz estatuko artista esanguratsuak eraman dituzte Getariako aretora, eta inguruko elektronikazaleentzat ezinbesteko zita bilakatu da. Biharkoan saioan festaren sorrera, kudeaketa, antolakuntza naiz helburuez mintzatuko gara beraiekin!!! Ez galdu legunok!!! Arrasaldeko 20tan Arraio Irratian!! UP THE KAIOLS!!!!!!!
Egilea: elektrope
Iepa kaixow kaiolazaleok!! Urteko lehen bixita benetan dotorea izango da Kaiolatik saioan, Gernikako urrezko semearen bixita izango baitugu gela arroxean!! Aitor Etxebarria jauna momentuko euskaldunik internazionalena dugu elektronika munduan. Bere produkzio gozo eta bereziek mundu mailako oihartzuna izan dute azken urteotan. Bira etengabean bizi den dj eta sortzaileak, bere agenda estuan tartea eskeiniko digu ostiralean, bera hobeto ezagutu eta bere musika ederraz gozatzeko. Ez galdu zita lagunok!!! Ostiralean, arratsaldeko 20tan, Arraio Irratian!!!! UP THE KAIOLS!!!
Podcast: Play in new window | Download
Iepa kaixoww!!! Biharko saioan 3 urte luzez bixitarik egin ez digun Gertrudis jauna etorriko da gela arroxera. Azken urte hauetan mundu osotik ibiltari dabilen zarauztarrak, bilakaera musikal eta artistiko nabarmena izan du azken urteotan. House eta techno melodikorantz pausua emanik, Lane 8 edota Janeret bezalako ekoizleen doinuak ekarriko dizkigu biharkoan!!!! Bittor Aiapek esango lukeen bezala, ADI EGON!!!!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!
Podcast: Play in new window | Download
Iepa kaixow kaiolazaleok!!!! Aste honetako saioan gure lagun Eñaut Marti-ren bixita izango dugu. Oriotar gaztea Asiatik biraka ibili da azken hilabeteotan, eta musikazale amorratua denez, bidai honetan ere  bildu ditu melodia eta doinuak. Biharko saioan Txina-ko underground elektronikari buruz mintzatuko zaigu. Bertan Tzusing edota Howei Lee bezalako artistak ezagutuko ditugu, baita Void izeneko kolektibo bat ere. Doinu ezezagun eta hurrunetara salto egiteko aukera aparta lagunok!!! Ez okurritu galtzea!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!  BETI!!!!!!!!!!!!!!!!!