Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Ana Galarragarekin solasean

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan Rikardo Arregi sarietan ohorezko mugarria jaso zuen Ana Galarraga izan dugu gela arroxean. Saria jasotzean hitzartze laburra izan zuela eta gure mikrofonoetan luze eta zabal hitzegiteko aukera izan du, zientziaz, feminismoaz eta abar luze bati buruz.

Entzun ezazue!

 

Erletxo, erletxo, nagusia hil da

Iepakaixou ia denoi!

Pasa den asteko kalearen ondoren saio bete-bete batekin etorri gara gaurkoan. Martxel Aizpuruaren “Erletxo, erletxo, nagusia hil da” izan dugu hizketagai eta bere bizi ibilbidea errepasatzearekin batera erleen historia, gaur egungo egoera eta abarri buruz jardun gara solasean.

Entzun ezazue!

Munduko poeta emakumezkoak: errezitaldi bat

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, azaroaren 24ean gure liburuzainak esklusiban ekarritako materiala izan dugu. Hain zuzen ere Garoa liburu dendan izan zen poesia errezitaldi bat. Munduko Poesia Kaierak bildumako emakumeen zenbait poemaren irakurraldia egin zuten bertan Itxaro Bordak, Maite Lopez Las Heras eta Garazi Ugaldek, Isabel Etxeberriaren eta Maialen Berasategiren gidaritzapean.

Entzun ezazue!

Samai-zuloko sorgiña eta ELEN

Iepakaixou ia denoi!

Azaroaren 17 honetan lehenik Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu “Gurpilak” liburuari buruz hitzegitera. Ondoren Euskalgintzaren Kontseiluko Manex izan da gure mikroetan, pasa den astean antolatuako ELEN jardunaldiei buruz hitzegitera. Euskara larrialdi egoeran dela adierazi zuten bertan eta horri buruz aritu gara.

Entzun ezazue!

AEBko hauteskundean aztergai Gilorekin

Iepakaixou ia denoi!

19. denboraldiko 2. irratsaioan Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxista izan dugu. Berarekin igaro berri diren ipar Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak izan ditugu hizketagai. Beti bezala, luze, zabal eta sakon.

Entzun ezazue!