Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Urteko azken eztula!

Iepakaixou ia denoi!

2023ko azken irratsaioa izan da gaurkoa, abenduaren 17koa. Eta ez da nola-nahikoa izan, ez horixe!

Bi kolaboratzaile etorri zaizkigu, Sama-zuloko sorgiña eta Liburuzaina. Beraiekin aritu ostean, ostiral honetan Hiruputzu gaztetxean izan zen lehen bertsio gauko grabaketa eskeini dugu, beste behin ere esklusiban!

Entzun ezazue!!! Eta urtezerrion ia denoi!

Iñaki Gil de San Vicenteren kolaborazioa Venezuelari buruz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, abenduak 10, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxista izan da gure uhin askeetan. Venezuelatik etorri berria da eta herrialde bolibartarrean burutu den erreferendum bati buruz aritu gara luze eta zabal. Galdeketa honen atzean dauden gakoak aztertu ditugu eta etorkizunera begira ere jarri gara, batez ere kontinente mailan egon daitezkeen ondorioak kontuan hartzekoan izan daitezkeelako.

Entzun ezazue!