Press "Enter" to skip to content

Egilea: bitacora kaiera

Bitacora Kaieraren bidaiarik fikziozkoena

Azaroaren 9ko saioan Julio Verne jaunaren neskame izandako Marta izan genuen gure artean. Lehenengoz ezkutuko txokoetara gidatu gintuen pertsonaiaren azken egunak bertatik bertara sentitu genituen bera eta bere irudimenezko zitezkeen parajeak ezagutuz fikziozko bidaia erreal batean barrena; munduaren erdigunea, Nemo Kapitainaren Nautilus, itsaso geza, ilargia..

verne.jpg4.jpg

BiTaKoRa aMaieRaRa

urtarrilean abiatu genuen bidaia, oraingoz bertan behera utziko dugu, uda legeari dagokion moduan, bidaia berriez makutoa betetzeko

honetarako ekainaren 22ko saioan, urtean zehar eginiko saioak gogra ekarriko ditugu

MuNDua BiTaCoRaReN uHiNeTaN

ekainaren 1eko saioan, gonbidatuak ez baitu aukeratzerik izan berak eginiko bidaien artean, hara hona ibiliko gara, bizitzaren planoa osatuz: Bilbo, Lisboa, Sizilia, Edinburgh, Ameriketako Estatu Batuak…

asteleheneroko moduan, 9etatik 10etara, BiTaCoRa KaieRa

BiTaKoRa aLBaNiaRa

maiatzaren 18ko Bitacora Kaiera saioan bizikletaz egingo dugu hegaz Albaniara, Europako lurralderik ezkutuenetakoa… gonbidatuak aurtengo udan egindako bidaia xehetuko digu

asteleheneroko moduan, Arraio irratian,  9etatik 10etara, BiTaKoRa KaieRa

B.K.: bidaia espazioan eta denboran

 

maiatzaren 11ko saioan, espazioan ezezik, denboran ere hegan egingo dugu, aspaldiko bidaiek abantaila horixe dutelako, bi baten salneurrian…

zarauztik abiatu, alemaniara, arantzazu tarteko…

erakargarri???

sintonizatu arraio irratia 9etatik 10etara