Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

ATALKA bueltan da

Halaxe da arraiozale;

 

Etenaldi luzearen ostean indarberriturik dator Atalka, arraio irratiko elkarrizketa saioa.  Denboraldi berri honetan ere, makina bat gonbidatu ezagutu eta makina gai jorratuko ditugu.

Gaurkoan, besteren artean Zarauzko surf eskolako zuzendaria den Mikel Troitiño Berasategi izango dugu gurekin.

Ez galdu aukera: ostegunero, (adi! ordutegi berrian): 21’00etatik 22’00ra, Atalka.

 

LAKTANTZI TALDEAZ ATALKAN

Kaxo arraiokideok!!!

 

Gaurkoan atalka saioan zarauzko laktantzi taldeko Marga San Jose izan dugu gure artean.

Amatasuna, afektua, konfidantza, goxotasuna, patxara eta beste hainbat sentsazioz hitzegiteko aukera izan dugu laktantzia gai hartuta.

Margak urte mordoxka daramatza ildo honetan lanean eta bizi duen bezela azaldu digu guri bihotz barrutik irtetzen baizaizkio hitzak,

 

Gurekin jai Atalkan

Halaxe da arraiozale, ostegun honetan 22’00etatik 23’00tara, Gurekin Jai festa batzordeko kideak izango ditugu gonbidatu Atalkan.

San Pelayoak hortxe ditugu eta zer aproposago festa hauek naiz beste antolatzen aritzen diren lagunak irratira ekartzea baino. Bertan kontatuko dizkigute batzordearen nondik norakoak eta aurtengo PelayoSanetan izango dugun eskaintza mundiala aurkeztu ere.

Badakizu, ostegun honetan, jai giroa eta umorea arraio irratian. Ez galdu!