Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

ZinemaItsua: Sexua, zinea eta Rock & Roll-a

Kaixo guztioi!

Gaurkoan “Sexuaren soinu banda” izena duen artikulu xelebre eta interesgarri batekin gatoz. Gustoko musikak eta askotan pelikuletako soinu bandek erlazio sexualetan duen eragina azaltzen digu honek.

Bestalde, Kuña leihaketaren irabazlea, Modelo Lagunak elkartearen etorkizuna eta ZinemaItsua saioko aldaketak izango ditugu hizpide.

Guzti hau gaueko 21:30tatik aurrera FMko 99.3an

Zarauzko postalak.Atalkan Amagoia Gurrutxagarekin

Atalka Irrasaioko elkarrizketa saiora, Amagoia Gurrutxaga gonbidatu degu.

Gerra zibil garaian Zarauzko herrian zer gertatu zan trasmititzeko behar handia dagola konturatu

eta datu bilketa egin eta gero, Zarauzko postalak liburua argitaratu berri du.

Hemen, frenterik ez egon arren, hildakoak, emakume bortxatuak, txibatoak, desagertuak,.

Oso elkarrizketa interesgarria. Dudik gabe, entzutera gonbidatua zaude. Merezi du!

 

 

.

 

 

 

BOLLOENEAn saio musikala

Ostegun gau hotz hontan doinu goxoak zein frikada bat edo beste izan ditugu gela arroxean. Bolli eta Mme kruasanen asunto eta zereginak direla eta (bixitak, ospitalak eta beste) alde batera utzi ditugu gure ohiko formatua osatuko duten “naftalina usaina”, “bolliztegia”, “tarte potolua”, “xirrikitutik” eta “ile kizkurrak mihipuntan” atalak. Horren ordez titipuntan jarri zaizkigun abestiak aukeratu, bollo, emakume, trans ahotsak, euskaldunak nahiz munduko txokotakoak eta gure gertuko maiteñoei eskeini dizkiegu.

Entzundako kantuak hemen

kanel 10