Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Bolloenea itzuli da!!!

Kaixo Arraiozaleok!!
Hilabete batzuetako etenaldiaren ondoren, gaurkoan Bolloenea saioa izango duzue berriz entzungai.
Gai interesgarri mordoa, berrikuntzak, postre goxoak zozketan…
Valentziako Transfemifest esportiu izango dugu hizpide, eta Audre Lorde, eta Ondarruko topaketak

Badakizue, gaur gaueko 21:00etan punttuan hasita.
o-BENNET-SISTERS-BOXING-facebook

Eta nola ez, musika bikainaz lagunduta guztia!PLAILISTA

Zinema Itsua bueltan da!

Aspaldian isilik egon ondoren, Zinema Itsua bueltan da eta pilak ondo kargatuta dator. Gaurkoan Lekeition ospatuko den “Euskal zine bilera”ren inguruan hitz egingo dugu, antolakuntza lanetan dabilen Miren Manias-ekin. Eta azaroaren 25ean emakumearen kontrako indarkeriaren eguna denez, zineaz eta indarkeriaz solastuko dugu Bilgune Feministako kide den Miren Aranguren-ekin.
Guzti hau eta sorpresaren bat edo beste gaueko 21:00tatik aurrera Arraio Irratian, 99.3 FM

Zinea eta Emakumeen 28. Erakustaldi Internazionala

Zinema Itsua oporretara doa!! Baina agurtu aurretik Iruñan ospatu berri den Zinea eta Emakumeen 28. Erakustaldi Internazionalaren inguruan hitz egingo dugu gaurkoan. Bertatik pasatako filmak eta zuzendariak ezagutuko ditugu.  Eta aste honetan aukeratu diren Kimuak 2014ko laburmetraien berri emango dugu.

Guzti hau gaueko 21:30tatik aurrera Arraio Irratiko 99.3an!!!

muestra

Heteroaraua arrakalatuz bolloenean

Arraio Irratiak 8 urte bete berri dituen honetan uhin moreek ez dute etenik!

Gaur, gaueko 21:00etatik aurrera BOLLOENEA irratsaio feministaren 7.saioa!

“Naftalina usaina”, “Bolliztegia”, poema aluzulomingainsabel kilikagarriak, musika mundiala… eta “Tarte potolua”n “Arrakalak” heteroarauaren inguruko dokumentalari buruzko elkarrizketa.

 

ETZANK GALDU ETA PIZTU ZANK IRRATIA FMko 99.3an!!

arrakala_lantaldea_weberako