Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

atalkatik mundura Iraia Eliasekin

Atalka  oporretatik  bueltan  da.  Aldaketa  batzuk  izango  ditugu  eta  hoietako  bat…

 

Ataletan  zatitu  giñanetik,  gonazpitan  lardaxkaneko  Amaia  rapera,  perura  jun  zaigu, zinema  itxuako Telma,  holandara  eta  orain  Iraia  ere  badijoa.  Noa?

 

Iraia  berari ere, azken  aldian  aldaketa  batzuk  egitea  suertatu  zaio,  eta  hori  danaren  berri

 

emateko,  oraingoan  elkarrizketa  berak  egin  beharrean,  guk   egingo  dizkiogu  berari  galderak.

 

Beste  medio  batzutan,  dagoeneko galdera mordoxka   erantzun  ditu  baina  orain  etxean,  ea  zer dion  horri  buruz…

 

Ostegunero  atalka  21,00tik  aurrera

 

 

 

 

Zinema Itsua bueltan da!

Atalkaren denboraldi berria martxan da eta aurtengoan Zinema Itsuari suertatu zaio hastea. Ez da kasualidadea izan ordea, irailaren 18tik 26ra bitartean Donostian ospatu den Zinemaldiaren berri eman nahi dizuegu.

Eta horretarako gure kolaboratzaile Arantxa Arrutiren laguntza izango dugu. Arantxa bertan izan da eta ikusi eta bizitakoaren berri emango digu.

Ez galdu beraz Marlene, Louise eta Arantxarekin batera gau zinefilo bat pasatzeko aukera.

Ostegunean, gaueko 21:00etatik aurrera FMko99.3an!!

kartelak2015

Gu ere oporretara goaz!!!

Madame kroasan bere azterketen infernutik atera berri, Bollik gehixeago itxaron beharko du oporretarako…

Udan gela arroxa bihurtzen den labetik ihesi goaz!!

Azken programa honetan Subjektu feministen frekuentziak izango dituzue entzungai, Gorputzgrafiak erakusketan egin zuten irratsaioa.

On dagizuela! Eta uda ona izan dezazuela!!

Ostiraleko planplinplanak Gorkeyan!

Ostirala dator eta ez dakizu zer egin? Kontzertu paregabe, berebiziko, ausart, dotore, berexi, txundigarri eta kitzikagarriz josita datorkigu Zarauzko agenda kulturala. Kalegorrian, Rockumentalak, Putzuzulo… Aukeratu beharra dago eta horretan lagunduko dizugu Gorkeyan.

Bestalde, herrikopestak ere bertan ditugu eta egitarauari begira, Auskan taldea ezagutu dugu. Mutriku (eta Ondarru) aldetik etorriko zaigu zortzi emakumez osatutako taldea, ekainaren 26an, ostirala. Iera gitarjoleak kontatu digu euren berri.

Gainera, gogoratu aurten nobedadeak izango ditugula txosnagunean. Izan ere, Jantoki Beganoak eta Arraio irratiak antolatuta, afari beganoak izango dituzue bertan gauero. Ez hutsik egin! Zatoz ta batu!!

11402475_10206901767892753_7715245777775467869_o