Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

San Pelaioetan afariak emango ditugu aurten ere

Ekainak 25 eta 26an afari beganoak izango dituzue Zarauzko txosnetan Arraio Irratiaren eta Jantoki Beganoaren partetik. Lehengo urtean bezala, Pizzak, Razioak eta Burritoak edukiko ditugu gure postuan. Arratsaldeko 20:30etatik gaueko 23:00ak arte afariak ematen egotea da gure intentzioa.

sukalde

Eta 27an egin nahi den Herri bazkaria ere gure kontu joango da aurten. Herri bazkariko txartelak Eguzki, Mauka, Arrano eta Gaban dituzue salgai 7 euroren truke. Gogoratu ahalik eta azkarren txartelak hartzeaz!!

Irrati Mobileko elkarrizketak entzungai dituzue

Larunbatean irrati kamioiarekin egin genituen elkarrizketak entzungai dituzue. 6 auzo ezberdinetan ibili ginen goizez. Zelai Ondo, Iñurritza, Itsas Mendi, Santa Marina, Azken Portu eta Vistalegre bisitatu genituen, bertako auzo elkarteei elkarrizketak eginez, baita Kalegorrian egitasmoko kide bati ere. Elkarrizketak podcastean dituzue entzungai.

kamiona2

kamiona

Tito Metralleta ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Tito Metralletaren bisita edukiko dugu. Aspaldian gela arroxestik pasa gabe dugu Tito eta aste honetan gustuko duen musikaz gozatu ahalko dugu, baita bere tontakeriez ere. Hau dena, 21:30-etatik aurrera izango duzue.

maiatzak_31_tito

Atzo Titorekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.