Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2016

Kurtsoko azken Kaiolatik Frolicsome handiarekin!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!!!! Biharko saioan agur esango diogu Kaiolatik irratsaioaren 10. denboraldiari!!! Eta zer hobeago zarauzko artista eta lagun batekin ematea baino. Nikolas handiak urteak daramatza elektronika ziztatu eta ekoizten, eta horretaz gain, gure saioan egiten dugun antzera, elektronikaren mundu eder hau lau haizetara zabaltzen saiatzen da bere bidelagunekin antolatu ohi dituen Spectrum festetan. Frolicsome izenpean, techno, deep eta minimal doinu illunak garatzen ditu Nikolas-ek. Biharko saioan azken aldian zertan dabillen jakingo dugu, eta bide batez uda honetan duen agenda errepasatu!!! Ez galdu lagunok!!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!

12107951_963039970433457_4357032893275675387_n

Ihaz 20 urte EHZ ekitaldiak

Aste buru hontan urte bete egingo du, Atalkatik erreportaria bidali gendula grabagailu eta guzti

EHZuzenean festibalera, han urtero gertatzen denaren berri jasotzeko asmoz.

Inoiz ez bazera bertan izan, ala, izan bazera ere agian ze nolako antolamentu eta abar.. dituzten ez dezu jakingo.

Horrela bada, eta aste buru hontan joateko asmoa badezu…hau entzutea besterik ez dezu behar jakinaren gainean egoteko.

ehz2016-kartela

Benetan merezi dulakoan gaude.

Aurreko urtean ez gendunez emititu, orain daukazue aukera entzuteko.

Erreportaria emoxionatua etorri zan bertatik.

Bide batez gure atalkari internazionala entzuteko aukera izango degu.

 

ONDO PASAAA

Gaurkoan, Transexualitateaz arituko gara

Trans- aurrizkiak beste aldea, zeharkatu edota aldaketa esan nahi du. Zertaz ari gara, ordea, transexual edo transgenero diogunean? Eta zer dira intersex eta cis pertsonak? Hori guztia eta gehiago azaltzeko, Lo izango da gurekin.

 

gender-identity-584x388

Ez galdu ikasturteko azken Bolloenea 21:00etatik aurrera, Arraio irratian (99.3 FM).

Datozen bi astetako kontzertuei errepasoa ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa gonbidaturik gabe egingo dugu. Datozen egunetan ditugun zarata kontzertuei errepasoa egingo diegu gehienbat, badira batzuk eta.

Honez gain, gustoko ditugun soinu batzuk ere izango dituzue entzungai. Guzti hau, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratian.

ekainak_21_gu_urteurren_bolo

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

San Pelaioetan afariak emango ditugu aurten ere

Ekainak 25 eta 26an afari beganoak izango dituzue Zarauzko txosnetan Arraio Irratiaren eta Jantoki Beganoaren partetik. Lehengo urtean bezala, Pizzak, Razioak eta Burritoak edukiko ditugu gure postuan. Arratsaldeko 20:30etatik gaueko 23:00ak arte afariak ematen egotea da gure intentzioa.

sukalde

Eta 27an egin nahi den Herri bazkaria ere gure kontu joango da aurten. Herri bazkariko txartelak Eguzki, Mauka, Arrano eta Gaban dituzue salgai 7 euroren truke. Gogoratu ahalik eta azkarren txartelak hartzeaz!!