Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Josu Guitarrek emandako kontzertua entzungai duzue

Atzo Josu Guitar bakarlariaren kontzertua eduki genuen Zarauzko Arrano tabernan, Arranopola kultur taldeak antolatuta. Kojon prieto y los huajalotes, Refugiados edota The Covers (Zarauzko beste artista handiekin batera) taldeetan kontrabaxujole bezala esperientzia handia pilaturiko musikaria dugu Josu eta atzo bakarka ibili zitzaigun plazan. Arraio Irratia bertan izan zen kontzertua grabatzen, eta jarraian entzungai duzue.

josuguitar

“EUSKAL DANTZAK ETA KLASIKOA TRANSMITITU DIZKIGUTENAK OMENDU NAHI IZAN DITUGU”

Zebrabideko gurutzaldiaren azken txanpan, Zarautz aldera begiratu dugu. Izan ere, bertako Gabota dantza ikastegiak mende laurdena bete du. 1991ean sortu zuen Garbiñe Aizpitarte zarauztarrak, kanpoan dantzari eta antzezle lanetan ibili ondoren. Gerora, gehitu zitzaion Mireia Alberdi irakaslea. Zarauzko Arraio irrati libreko lagunek hitz egin dute biekin.

Arraio Irratia oporretara doa

Urtero bezala eta uda gerturatu dela jakinda, Arraio Irratiko kideak oporretara joango gara iada. San Pelaioetan sukalde lanetan ibili ostean, merezitako oporrak hartuko ditugu pilak kargatu ahal izateko.

arra

Udako programazioari dagokionez, ZarataZarautz irratsaioa izango da martxan jarraituko duen bakarra, uztailean zehar behintzat.

Udan zehar, mantenu lanak egiteko intentzioa ere badugu. Datozen bi hilabetetan antenarekin izan genituen arazoak konpontze saiatuko gara, hala, Getaria, Aia, Mutriku eta inguruetan entzun gaitzaten.

Honez gain, datorren denboraldira begira inork irratian kolaboreatu edo lagundu nahiko balu, bai irratsaioren bat egiten edota besteren batean laguntzen, info@arraio.net helbidean gurekin kontaktuan jartzeko aukera izango du.

Besterik gabe, Urrian sorpresa berriekin eta nobedade gehiagorekin itzultzea espero dugu. Ongi izan!!!

Datozen bi astetako kontzertuei errepasoa ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa gonbidaturik gabe egingo dugu. Datozen egunetan ditugun zarata kontzertuei errepasoa egingo diegu gehienbat, badira batzuk eta.

Honez gain, gustoko ditugun soinu batzuk ere izango dituzue entzungai. Guzti hau, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratian.

ekainak_21_gu_urteurren_bolo

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.