Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: uztaila 2016

Tourreko 19. etapa zuzenean eskainiko dugu 15.30etatik aurrera

Kaixo entzule maite!

Urtero bezala oraingoan ere ez dugu hutsik egingo Frantziako Tourreko eskaintzeko orduan. Aurtengoan alpeetako etapa baten berri emango dizuegu. Ostiral honetan Albertville eta Saint-Gervais Mont Blanc (La Bettex) artean jokatuko duten 146 km etapa menditsua Gerard Brigde, Marramendi, Juanan, Piter Mari Goikoetxea eta Xabier Pustarriagaren ahotsez lagunduta gozatzeko parada izango duzue. Podiuma jokoan izango den etapa interesgarri honetan apustuak egiteko aukera izango da ohitura onak jarraiutz, opariren bat irabazteko aukera ezin hobea izan duzu feizbukez edota telefonoz parte hartuz gero. Beraz ez hutsik egin eta sintonizatu ostiralean 15.30tatik aurrera Arraio Irratia FMko 99.3an!!

PROFIL

una-avalancha-de-gente-y-la-improvisacion-los-motivos-de-la-caida-de-froome

“EUSKAL DANTZAK ETA KLASIKOA TRANSMITITU DIZKIGUTENAK OMENDU NAHI IZAN DITUGU”

Zebrabideko gurutzaldiaren azken txanpan, Zarautz aldera begiratu dugu. Izan ere, bertako Gabota dantza ikastegiak mende laurdena bete du. 1991ean sortu zuen Garbiñe Aizpitarte zarauztarrak, kanpoan dantzari eta antzezle lanetan ibili ondoren. Gerora, gehitu zitzaion Mireia Alberdi irakaslea. Zarauzko Arraio irrati libreko lagunek hitz egin dute biekin.

Arraio Irratia oporretara doa

Urtero bezala eta uda gerturatu dela jakinda, Arraio Irratiko kideak oporretara joango gara iada. San Pelaioetan sukalde lanetan ibili ostean, merezitako oporrak hartuko ditugu pilak kargatu ahal izateko.

arra

Udako programazioari dagokionez, ZarataZarautz irratsaioa izango da martxan jarraituko duen bakarra, uztailean zehar behintzat.

Udan zehar, mantenu lanak egiteko intentzioa ere badugu. Datozen bi hilabetetan antenarekin izan genituen arazoak konpontze saiatuko gara, hala, Getaria, Aia, Mutriku eta inguruetan entzun gaitzaten.

Honez gain, datorren denboraldira begira inork irratian kolaboreatu edo lagundu nahiko balu, bai irratsaioren bat egiten edota besteren batean laguntzen, info@arraio.net helbidean gurekin kontaktuan jartzeko aukera izango du.

Besterik gabe, Urrian sorpresa berriekin eta nobedade gehiagorekin itzultzea espero dugu. Ongi izan!!!