Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

AINIZE MUNIOZGUREN: “EMAKUMEK BIZIKIDETZAREKIN IDENTIFIKATUTZEN AL DIREN HAUSNARTU NAHI DUGU”

Bihar, Bakegintza eta bizikidetza, emakume politikariak mintzo solasaldia egingo dute Zarauzko Modelo Aretoan. EAJko Nekane Iribarrek, EH Bilduko Naiara Carvajalek eta Ahal Duguko Pili Zabalak parte hartuko dute.

image

Ba solasaldi horren ingurukoak gurera ekartzeko, Arraio irratiko lagunekin bat egin dugu, gela arroxeraino hurbildu baitzaie Ainize Muniozguren xehetasunak eskaintzera.

Nazioarteko Elikadura Subirautzari buruzku Lur eta Murmur irratsaioa

Kaixo lagunok. Arraio Irratira iritsitako mezu batekin gatoz gaurkoan, zabaltzeko eskatu digutena. Lur eta Murmur irratsaioak Errumanian egin zen Elikadura Subirautzari buruzko irratsaioa da:

Bizilur elkarteko kideek, joan den astean Rumanian egindako Nazioarteko Elikadura Sobirautzari buruzko foroan egon ondotik, honako esteka bidali digute, bertako berri emateko, beraien irrati saioan egindako lana….behean esteka…

lur

Elikadura Burujabetzarako 2. Nyéléni Forum Europarratik iritsi berriak gara!! 600 pertsona, 40 herrialde, 20 hizkuntza… Cluj-Napocan, Errumanian. Kalitatezko elikadura eta baserritarren eskubideei buruz eztabaidatzeko. Euskal Herriko delegazioan joandako kideen artean saio honetan gerturatzen zaituztegu han entzundako hausnarketa eta ahots desberdinak.

LURRA DA ONDASUNA!
LURRA DA ASKATASUNA!

Hirukotearen txanda ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz saioa ohiko hirukoteak egingo dugu. Aste honetan Ritxarren bisita espero genuen baina atzeratu egin dugu, hortaz, ez dugu gonbidaturik edukiko. Total Arserekin burutu dugun biran lorturiko material berriarekin eta beste kontu batzuekin osatuko dugu astearteko saioa, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

gu_geu_azaroak15

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue entzungai. Playlista berriz HEMEN.

Patxi Gabilondo: “Bertsioetarako baino potentzial gehiago bazelako hasi ginen geure kantak sortzen”

Urriaren 26tik salgai dago Errime taldearen lehen maketa Azpeitia, Azkoitia, Zarautz eta Urretxuko hainbat gunetan, 5 euroren trukean. Egindako lanarekin “oso gustura” gelditu dira taldekideak eta oraindik data zehatza ez badakite ere, taldearen aurreneko maketa Azpeitian aurkezteko asmoa dute.

errime_content_content

Durangoko Azokan ere izango dira, lan berriarekin. Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sorkuntza Bekari esker lortu dute proiektua aurrera ateratzea, eta eman ditu bere fruituak ordu askoko lanak. Asier Aizpuru, Paul Beitia, Patxi Gabilondo, Jon Gurrutxaga, Unai Martinez eta Felipe Murillok osatzen dute Errime taldea, eta Zarauzko Arraio irratiko gela arroxarekin bat egin dugu horietako baten hitzak gurera ekartzeko, Arraioko Izotzek egin baitio elkarrizketa Errimeko Gabilondori gaurko sormen tarterako.

ZarataZarautz bueltan da Mariminekin

Total Arse taldearekin biran egon ostean, ZarataZarautz irratsaioa Arraio Irratiaren uhinetara itzuliko da gonbidatu batekin. Aste honetako irratsaioan Marimin edukiko dugu gurekin.

azaroak8_miñas

Duela hilabete batzuk, gurean izan genuen Marimin bere gustuko musika jartzen. Oraingoan, 80ko hamarkadan eta gaur egun entzuten dituen Punk eta Hardcore abestiak jarriko dizkigu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzo Mariminekin egin genuen saioa entzungai duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN.