Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Keshala zuzenean Arraio Irratiaren urteurrenean

Hilabete batzuk pasa dira Arraio Irratiaren 10. urteurrena ospatu genuela baina disko gogorrean izandako arazo batzuk medio, ezin izan ditugu fitxategi batzuk eskurartu gaur arte. Horregatik, eta nahiz eta 6 hilabete pasa, Keshala Larrabetzuko laukoteak Putzuzulon eman zuen kontzertuaren bideoa igo dugu gaur sarera. Gozatuko duzuelakoan…

Putzuzuloko X. Kopla Txapelketa entzungai

Atzo Putzuzulo Gaztetxean izan zen X. Kopla Txapelketa entzungai duzue iada. Gau osoan zehar FM eta internet bidez emititzen jardun ostean, entzungai duzue osorik txapelketa. Laster ikus-entzunezkoa ere egina egotea espero dugu.(Testu eta irudiak Zarauzko Hitzatik hartuak).

Xabier eta Martin Etxeberria anaiek gidatu zuten txapelketa, baina iazko sevillana jantziak alboratuta, goardia zibilez mozorrotuta igo ziren oholtzara. Hamar “susmagarri” zituztela azaldu zieten gaztetxera hurbildu zen jende anadanari. Alegia, txapelketan lehiatu ziren hamar bertsolariak: Igor Elortza, Sustrai Colina, Asier Azpiroz, Iratxe Ibarra, Ortzi Murua, Eneritz Artetxe, Unai Agirre, Malen Amenabar, eta Markel Eizagirre eta Andoni Egaña zarauztarrak.

IMG_1012

Ohi bezala, Putzuzulo goraino bete zen, bertso nahiz jai giro aparta sortuz. Oihuak, txaloak eta animoak ez ziren falta izan, baita kopla zirikatzaileak eta txantxatiak ere. Zuzeneko musikarien laguntzarekin batzuetan, eta ikuslearen koruekin besteetan, bertsolariak fin aritu ziren ekitaldian; betiere, 3 minutuko denbora mugaren barruan., lan bakoitzean.

Hasieran guztiek egin zuten kantuan, eta ikusleak sei bertsolari hautatu zituen boto bidez bigarren faserako. Colina, Elortza, Agirre, Artetxe, Eizagirre eta Egaña sailkatu ziren, eta hortik, beste behin ere publikoak hala erabakita, Egañak eta Artetxek izan zuten buruz burukoa jokatzeko aukera. Kartzelako gairako Txoria nintzela abestia jarri zieten, bide batez Manolo Urbietari omenaldia eginez.

IMG_0826

Azkenean, zarauztarrari egokitu zioten garailearen zintzarria, eta agurreko bertsoan argi utzi nahi izan zuen nori eskaini nahi zion garaikurra: “Gaurko zintzarria da Manolorena”.

Putzuzuloko Kopla txapelketa Arraio Irratiaren bitartez entzun ahalko da

Hamar urte igaro dira Zarauzko Kopla Txapelketa estreinekoz egin zenetik, eta harrezkero, ezinbesteko hitzordua bihurtu da bertsozaleen artean. Aurtengo ekitaldia ere prest dute antolatzaileek: abenduaren 16an jokatuko da txapelketa, Putzuzulo gaztetxean, 22:00etan hasita.

koplak

Hamar bertsolarik hartuko dute parte:
Igor Elortza (2015ko Zintzarriaren irabazlea)
Sustrai Colina
Asier Azpiroz
Iratxe Ibarra
Ortzi Murua
Eneritz Artetxe
Unai Agirre
Andoni Egaña
Nerea Ibarzabal
Markel Eizagirre

Gai jartzaile lanetan, iaz bezala, Martin eta Xabier Etxeberria anaiak ariko dira. Gogoratu, aurten ere, Arraio Irratiak zuzenean emitituko duela txapelketa, FM bidez eta baita internetez ere. Eta bide batez, aurreko urtekoa osorik ikusi nahi baduzue…

Kaos y Lentejas jaialdiaz ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa, Usurbilgo Gaztetxean ospatuko den Kaos y Lentejas jaialdiari eskeiniko diogu. Horretarako, bertako antolatzaile bat edukiko dugu gurean, Jon Gorotz alegia. Berari elkarrizketa egiteaz gain, bertan joko duten taldeen abestiak jarriko ditugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an.

kaos_y_lentejas_abenduak13

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.