Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Larunbat honetarako ere plan bikaina Arraio Irratian!

Kaixo entzuleok!
 
Kultur greba dela eta irratsaio gutxiago ekoizi ditugun arren, goizeko 10:00etan ekingo diogu Galde debalderen aste honetako errepikapenari. Ondoren ZarataZarautzeko kideek Poison Idea talde mitikoari buruz egin zuten monografikoa eskeiniko dugu, 13:00etan Atalkako kide diren eta izan direnei eginiko elkarrizketez osaturiko grabazio ederra izango da eta, amaitzeko, 14:00etan ostiral honetako isolamenduaren aurkako bertso saioa izango duzue entzungai.
 
Arratsaldeko 17:00etan “IPARREGARRI, Urretxuko azken bardoaren kondaira” luzemetraia eskeiniko dugu streaming bidez (konexioak jasaten badu behintzat 😉 Ikusgai izango da http://www.arraio.eus/live/live.html orrialdean. Bestela gure Youtubeko kanalean ere ikusgai izango da
 
Gaueko 21:00retan, larunbatero bezala, Leihotik at! Danda Gazte Asanbladako kideek eginiko irratsaioa izango da zuzenean entzungai gure uhin askeetan.
 
Eta 22:00etan berriz, kontzertu mundiala! Zarauzko bi talde mitikoen emanaldiez gozaatzeko aukera izango duzue, Otsoa Artzai eta Anestesia!
 
Etxean geratzekoa bazara, sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an edo sartu arraio.eus webgunera!

Arraio Irratiak, elkartasunez, greba egingo du apirilaren 21 eta 22an, baina gure erara

Kulturgileen grebarekin elkartasunez, Arraio Irratiak ere greba egingo dugu, baina gure erara

Apirilaren 21 eta 22an internet bidez kultur edukirik ez partekatzeko deia egin dute euskal kulturgintzako 700 pertsona baino gehiagok. Deialdian dioten moduan egoera prekarioan bizi dira euskal kulturgileak, hau baita sistema kapitalistaren ezaugarri ezinbestekoa, prekarietatea. Kulturgile eta sortzaileak bezala, soinu edo argi teknikariak, makiladoreak edo ile apaintzaileak, ekitaldien programatzaileak… finean oholtzaren edo pantailaren atzean daudenak ere egoera prekarioan bizi dira, baita beste ia guztiok ere, zapaldu edo esplotatuak garen neurrian. Horrexegatik bat egingo dugu greba digital honekin, geure elkartasuna adierazi nahi diegulako, kasu honetan, prekarietatean bizi diren euskal kulturgintzako kideei.

Arraio Irratiaren FMko seinale askea (FMko 99.3a) ez da digitala, analogikoa baizik, baina hala eta guzti, ez dugu deialdi honetatik kanpo geratu nahi izan. Bi egun hauetan gogoeta eta eztabaida soziala piztu nahi dute grebaren deitzaileek eta horretan gure hondar aletxoa jartze aldera, bi egun hauetan gure programazioan aldaketak egingo ditugu. Alde batetik ez dugu internet bidez emitituko, zuzeneko irratsaiorik ez dugu egingo eta gure hari musikala ere ixildu egingo dugu, eta bestetik Arraio Irratiaren 14 urteetako ibilbide oparo honetan grabatu ditugun hainbat ekitaldi, hitzaldi, irratsaio berezi eta abar eskeiniko ditugu, grebaren jarraipena egingo duten Hala Bedi irratiko Hizpidea eta Suelta la olla, zein Arrosa irrati sareko Zebrabidea irratsaioekin batera. Azpian dituzue bi egun hauetarako programatu dugunaren xehetasunak.

Beti sinetsi izan dugu kultura herritik eta herriarentzat sortzen dela eta ez manager, promotora edo enpresa-instituzio ezberdinek dirua irabazteko. Arraio irratiak geure mikrofonoak eskeini izan dizkiegu hamaika artista ezberdinei, horietako asko medio handiagoetan ixilaraziak edo ikustezin bilakatu direnak. Aldi berean, geure 14 urteko bizitzan ere mota guztietako beste hamaika kultur ekitaldi antolatu ditugu, pertsona askoren borondatezko lan konprometituz aurrera atera direnak.

Kultura negozio izan ez dadin, Arraio Irratiak ere greba egingo du apirilaren 21 eta 22an, baina geure erara!

 

APIRILAK 21

  • 00:00 – 9:00
    • Arraio Irratiaren 2. urteurrena (1:07:04)
    • Arraio Irrattiaren 3. urteurrena (1:56:21)
    • Arraio Irratiaren 6. urteurrena (3:33:04)
    • Arraio Irratiaren 8. urteurrena (1:39:01)
    • Euskalgintza eta feminismoaren inguruko hitzaldia (39:25)
  • 13:00 – 16:00
    • Arraio irratiaren 9. urteurrena (3:00:59)
  • 18:00 – 00:00
    • “Auzolanaren kultura” liburu aurkezpena (1:56:07)
    • Gorka Julioren hitzaldia (1:34:13)
    • Irola irratiko kideen hitzaldia (53:16)
    • Hala Bedi irratiko kideen hitzaldia (1:25:11)

APIRILAK 22

  • 00:00 – 9:00
    • 1. Arraio irrati-maratoia (1:01:26)
    • 3. Arraio irrati-maratoia (5:31:08)
    • Indarkeria sexitaren aurkako herri foroa (2:09:16)
  • 13:00 – 16:00
    • Musikazuzenean.com atariaren inguruko hitzaldia (1:48:25)
    • Jacue Pascualen hitzaldia, “Moviemiento de resistencia. Años 80 en EH” (1:20:59)
  • 18:00 – 00:00
    • 2014ko Gaztetxea Kalean (1:01:39)
    • Putzuzulo Gaztetxean mahai ingurua (1:48:14)
    • Donbassi buruzko hitzaldia (1:41:20)
    • Kurdistanen izandako Askapenaren birgada (1:06:04)
    • Artea eta emakumeari buruzko mahai ingurua (1:08:50)

9:00etatik 13:00etara Gasteizko Hala Bedi irratia eta 16:00retatik 18:00etara Arrosa Irrati sareko Zebrabidea izango dira entzungai, greba kulturalaren inguruko saioak egingo dituztelarik.

Larunbatean etxean jarraitzen baduzu ska gaua Arraio Irratian!

Larunbat honetarako (apirilak 11) ere plan bikaina dugu gure entzueleei eskeintzeko. Hasteko, larunbatero moduan, asteko gure irratsaioen errepikapenak izango dira entzungai goizeko10:00etatik aurrera.

Gaueko 21:00retan Danda Gazte Asanbladaren Leihotik at! podkastaren atal berri baten zuzeneko emisioa eskeiniko dugu (youtube eta ivoox baño azkarrago eta askeago!).

Eta gaua borobiltzeko ska kontzertu aparta!!! Zarauzko SKASTI, Pais Valenciáko KI SAP eta Gasteizko BETAGARRI taldeek Putzuzulo Gaztetxean eskeini zituzten kontzertuak izango dira FMko 99.3 uhin libreetan (baita arraio.eus-en ere), etxean pogo eta bailoteo batzuk egiteko. Gozaaatu!