Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Inaxio eta Imanoli eginiko elkarrizketa

Pasa den igandean Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean zarauztar gazte hauei eginiko elkarrizketa ekartzen dizuegu denok entzuteko.
Testigantza gordin bezain gogorrak, gertarak bezala eta datorren astean izango duten epaiketa bezala. Gogoratu ostiralean 8retan manifestazioa burutuko dela muntai polizial hau salatzeko.

Besterik gabe, hemen duzue saioa

Arraio mundu guztian entzungai!!

Azkenean hasi gara Internetez emititzen! Oraingoz probatzen gabiltza eta eskertuko genuke entzuleek hemen bertan nola entzuten duten aipatzea.
Gogoratu, gure filosofiarekin jarraituz, formatu askeak erabiltzen ditugula, OGG hain zuzen ere. Ezinezkoa egiten bazaizue Arraio internetez entzutea, batez ere Window$ bezalako sistemak erabiltzen badituzue, hemen begiratu.

Pako Aristi puntuari erantzutera!

Asteartean hilak 9, “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan Pako Aristi idazle urrestildarra elkarrizketatuko dugu. Iluntzeko zortziretan hasi eta bederatziak bitartean hainbat puntu jarriko dizkiogu, ea berak nola erantzuten dituen… Idazteaz gain, beste hainbat saltsatan sartuta dago; besteak beste, geurean izan genuen Mikel Markezekin batera hainbat kontu eta kantutan dabiltza.

Beraz, ez ahaztu urte berrian ere FMko 99.3 sintonizatzea, merezi du eta!


Pako

Hodei Collazorekin izerditan blai!!!

Asteazken honetan 20.00tatik aurrera Izarditan blain izango dugu zarauzko surflari onenetariko bat. Hodei Collazo izango dugu gure estudioan eta saiatuko gara Aritz Aranburu ere gurekin izatea, hau oraindik konfirmatzeko dugu. Jakina da bi surflari hauek munduan zehar asko ibiltzen direla eta azkenan tokitxo bat aurkitu dute beren agendan guri bixita egiteko. Beraz badakizue ez galdu egingo diegun elkarrizketa eta galderarik baldin baduzue zuzenean deitu edo bestela izerditanblai@arraio.org helbidera idatzi asteazkena baino lehen ta gusto handiz galdetuko diogu.


collazo
aritz aranburu