Asteartean hilak 9, “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan Pako Aristi idazle urrestildarra elkarrizketatuko dugu. Iluntzeko zortziretan hasi eta bederatziak bitartean hainbat puntu jarriko dizkiogu, ea berak nola erantzuten dituen… Idazteaz gain, beste hainbat saltsatan sartuta dago; besteak beste, geurean izan genuen Mikel Markezekin batera hainbat kontu eta kantutan dabiltza.
Beraz, ez ahaztu urte berrian ere FMko 99.3 sintonizatzea, merezi du eta!
Be First to Comment