Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Richard eduki genuen berriro ZarataZarautzen

Tarinen itxierak bi gauza on ekarri dizkigu herrira. Bata Josuk Athleticen partiduak lasai ikusi ahal dituela da eta bigarrena, ZarataZarautz irratsaioan Richard ekartzeko aukera dugula. Eta atzokoan hala izan zen, ia bi orduz gurekin eduki bait genuen.

Musika asko jartzeko paradarik ez genuen izan baina Eizen taldearen EP bat ekarri zigun eta diska honek duen istoria bitxia ere kontatu zigun berak.

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Felix berriz ere ZarataZarautzen

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan Felixen bisita edukiko dugu berriro ere. Orain dela hilabete batzuk Puerto Ricoko taldeen errepasoa egin zigun berak. Biharko saioan berriz, Estatu Batuetako talde latinoei egingo die errepasoa.

Los Crudos, Dogma Mundista, Huasipungo, Tragatelo, Sin Orden, Cojoba, Mundo Muerto… Hamaika talde entzun ahalko ditugu gaueko 21:30etatik aurrera.

K-Town Fest jaialdiaz ZarataZarautzen

Uztailaren 3ko ZarataZarautz irratsaioan Kopenhageko Umdogshuset Dortheavej-61 etxean izan den K-Town Fest jaialdiari errepasoa egingo diogu. Lagun Izoztua eta B Jauna izan ziren bertan Ekainaren 22tik 25era eta bertan ikusitako taldeak jartzeaz gain, kontatu daitezkeen anekdota batzuk ere errepasatuko ditugu. Beti bezela, FMko 99.3an (Zarautzen bazaude) edo internet bidez.

Arraio Irratia oporretara doa!!

Zarauzko Arraio Irratia oporretara doa San Pelaioen ostean. Gure programazioko irratsaio ia denak jai hartuko dute udan eta irailean itzuliko dira gehienak. Hala ere badira oraindik ere gure uhin libreetan kaka ematen jarraitzeko gogoz daudenak. Udan zehar esaterako, ZarataZarauzko kideak belarriak zulatzen jarraitzeko asmoa azaldu dute asteartero bezala. Kaiolatik saioa ere muxu elektronikoak bidaltzen ibiliko da datozen hilabeteetan eta ZirriMarrakoek ere uztailean zehar egingo dute saioa. Gainontzean, baliteke saio bereziren bat izatea udan eta webgunearen bidez esango dizuegu.

Bestalde, programazioa oporretan egongo bada ere, lan dezente dugu egiteko gure gela arroxean. Irailera begira, irratia berritu asmoz gabiltza eta obratxo batzuk egingo ditugu bertan. Honez gain, antena leku aldatzekotan gabiltza gure seinalea handitu eta hobetu asmoz. Honekin, Zarautzen entzuteaz gain, inguruko herri batzuetan ere emititzea espero dugu, dena ongi badoa.

Irailean sorpresa berri gehiagorekin itzuliko gara, baina bitartean FMko 99.3an edo internet bidez entzun gaitzazkezue.