Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Urrunetik Gertu 2. saioa Azaroaren 24ean

Hilean behin egiten dugun Urrunetik Gertu saioa Azaroaren 24ean emitituko dugu gure uhin libreetatik. Bigarren saio hau, astelehenean eta gaueko 21:30etatik aurrera edukiko duzue entzungai. Eta oraingoan ere, gure sorginaren poesiak entzun ahalko dituzue, bai kantuz eta baita errezitaldi bikainen bidez. On egin!!!

Ekhine katwoman

Hilabete honetako Urrunetik Gertu saioa entzungai duzue. Saio honetarako erabili ditugun testuak berriz HEMEN.

RIP taldea ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetan RIP talde handia izango dugu ardatz Zaratazarautzen. Aurreko astean Jul, RIP taldeko gitarjolea joan zitzaigun eta merezi duen omenaldia egiten saiatuko gara. Gure laguna den Ritxard etorriko da gela arroxera ere, bere garaiko kontuez eta abenturez hitzegitera….

rip

Gogoratu beraz zure zarata dosia duzuela astearte honetan Arraio Irratian, gaueko 21:30etatik aurrera.

Orpoz orpoz eta sexualitateen inguruko solasaldia entzungai

Atzo Putzuzulo Gaztetxearen 9. urtemugarren barruan egin zen Orpoz orpo liburu aurkezpena eta sexualitateen inguruko solasaldia entzungai duzue.

orpozorpo

Hitzaldiaren lehen zatian, Ernesto Prat eduki genuen 3 zatitan egin duen liburua aurkeztuz. Eta aurkezpenaren ostean, solasaldi moduko bat eduki genuen Aneren gidaritzapean, sexualitate ezberdinen inguruan.

Entzun nahi baduzue, podcastean duzue.