Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2026

Aho Lehor Fest jaialdiaz ZarataZarautzen

Aste honetako irratsaioan Aho Lehor Fest jaialdiko Aitor esuki dugu mikroaren beste aldean. Lazkaon egingo duten 6. edizioaz mintzatu gara eta joko duten taldeak entzuteko aukera izan dugu.

Venom taldea ere gogoan izan dugu saio hasieran, bertako abeslaria duela gutxi zendu da eta.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.

Playeruak mintzagai biharko saioan

Kaixo entzule!

Biharko saioan Hondartzako futboleko 82. ekitaldiaz arituko gara hauen antolatzaileekin. Azken urtetan goruntz doa bertako partaideen kopurua eta horren inguruan arituko gara.

Larunbatean hasi eta igandean amaituko den jardunaldiaren lehen kiniela ere egingo dugu zuzen zuenean, hortaz, ez galdu biharko irratsaioa, 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!