Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2026

Kopako finalistak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurkoan kopako finalistak izango ditugu gela arroxean. Maiatzaren 16an izango den egun handia gerturatzen ari denez, Kopako finalak jokatuko dituzten, Ulacia, Izar optika eta Kirkilla enea jatetxeko kideak izango ditugu gurea playeroen denboraldiaz eta finalaz hitz egiteko.

Ez hutsik egin eta sintonizatu 20.00tatik aurrera Arraio irratia FMko 99.3an!!

20 urteen errapasoa (I)

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 3, Arraio irratiaren historia errepasatzen ibili gara. 2006tik gaur arteko grabaketak batu ditugu eta 20 urte hauetan izan diren irratsaio denak aipatzen hasi gara. Kronologikoki hasi gara errepasoa eta beti bezala, ez digu denbora eman amaitzeko, beno, egia esan lehen bi urteak bakarrik jorratu ditugu… 

Hortaz, hauxe izango da gure 20 urteei buruzko lehen saioa. Hurrengoan gehio!