Arraio Irratiaren 20. urteurreneko ekintzekin hasteko, Ahoztar Zelaietaren liburu aurkezpena edukiko dugu asteazkenean Hiruputzun.

“El Pradalismo, el ocaso de los JoBuBi” liburua aurkeztera etorriko da 19:00etatik aurrera.
Podcast: Play in new window | Download
Iepakaixou ia denoi!
Gaurkoan, azaroaren 23an, IƱaki Gil de San Vicente pentsalari marxista izan da gure uhin askeetan. Berriki igaro dira 50 urte Paxi zahartzaroak ohean hil zuenetik eta aitzakiatzat urteurren borobil hori hartuta garai haietatik gaurdainoko errepaso bat egin dugu.
Entzun ezazue!

Arraio Irratiarekin 20 urte beteko ditugu laister, 2026ko Maiatzaren 20an hain zuzen ere. 20 urte Putzuzulo Amets Fabrikatik emititzen hasi ginela, lehenago Santa Marinan Arraio Irratia egon zen eta…
Eta hau ospatzeko urtean zehar ekintza ezberdinak prestatzen ari gara. Laster izango duzue guzti honen berri. Baina bitartean, Martin handiak egin digun 20. urteurreneko logo berria aurkeztu nahi dizuegu. Adi egon seinalearik eta gogo biziz ospa ditzagun 20 urte hauek!!!

Podcast: Play in new window | Download
Isuo Sasiia bakarlari Zarauztarrak musika plazan eskeini zuen kontzertua entzungai edukiko duzue Arraio Sessions tartean.

Arranopola kultur elkarteak udan antolatzen dituen kontzertuen baitan eskeini zuen zuzenekoa bakarlariak eta Arraio Irratia bertan izan zen.
Ostegunean 21:00etatik aurrera izango duzue entzuteko aukera.
Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako zarata dosia Disgalernaren hutsunearekin egin dugu baina hala ere ZarataZarautz saio zoragarri bat atera zaigu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN